Getxoko VI. Euskera Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zemendiaren 2ra arte zabalik

Bizkaie! 2015-10-20 13:48   Euskerea berbagai

Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Euskera Sariaren VI. edizinorako proposamenak aurkezteko epea. Euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.

Sarirako hautagaiak euskalgintzako alkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek edo Udal Euskera Zerbitzuak aurkeztu leikiez. Hautagaiak banakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be getxotarrak edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez badira. Saria emoteko kontuan hartuko dira proponidutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea. Epaimahaia Imanol Landa Alkate getxotarrak, Euskera zinegotziak eta Getxoko Aholku Batzordeko kideek osotuko dabe.

Kontuak kontu, hautagaiak aurkezteko inprimakia Getxoko Udalaren webgunetik deskargau eta euskara@getxo.eus posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.

Aurreko sariak

Lehen edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde azken hamarkadan egindako lanagaitik jaso eban saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zan, bizitza osoa hizkuntza sustatzen emoteagaitik; hirugarrena San Nikolas ikastolearentzat izan zan, euskerazko heziketan 50 urtetan egindako lanagaitik; laugarrena Nahikari Ayo, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik eta bosgarrena, barriz, Gobela Ikastoleari, bere 50.urteurrenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu