Bizkaiko museoak batzen dituan webgunea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-10-20 17:59

Bizkaiko Museoak izeneko webgunea museoen internet bidezko plataformea izateko jaio da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaikoak bultzatuta. Herrialdeko 30 museo eta ondare aberatseko sei eremu batzen dira. Horreek bisitetako 14 ibilbide be proponiduten dira. Bizkaiko museo guztiak plataforma bakarrean batu eta herritarrei informazino zehatza emotea da asmoa.

Bizkaiko Museoak izeneko webgunea museoen internet bidezko plataformea izateko jaio da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaikoak bultzatuta. Herrialdeko 30 museo eta ondare aberatseko sei eremu batzen dira. Horreek bisitetako 14 ibilbide be proponiduten dira. Bizkaiko museo guztiak plataforma bakarrean batu eta herritarrei informazino zehatza emotea da asmoa.

Bilbon egindako aurkezpenean, Lorea Bilbao Foru Aldundiko Kultura diputadua eta Asier Madarieta Bizkaikoa erakundeko zuzendaria egon dira, museoetako ordezkariakaz batera. Ekitaldian azaldu dabenez, Bizkaiko Museoak webgunearen helburua da, museoetara herritarrek egiten dituen bisitaldiak antolatzeko behar daben informazino guztia emotea.

Webgunean 30 museo batu ditue, baita ondare-aberastasun nabarmena daukien beste sei eremu be. Bakotxaren deskribapen laburra, datu orokorrak, kokapena, ordutegia eta prezioak emoten dira. Museo bakotxean antolatzen diran jarduera osogarrien barri be jaso ahal izango da. Bizkaiko Museoak webgunerako, bilaketarako erreminta erraza sortu dabe, informazinoa eskura egon daiten.

Gure museoen sarean egon dan hutsunea betetera dator webgune hau, adierazo dau Lorea Bilbaok. Museoen informazinoa modu arin eta zentralizadu baten lortzeko tresnea dala ganeratu dau kultura diputaduak, gure ondare kulturalerako sarbidea da, gure ondarea, museoak eta bertan antolatzen diran ekintzak hobeto ezagutzeko bidea izan behar dau. Bizkaitarrentzat zein kanpoko bisitarientzat aproposa da webgunea, Bizkaikoa erakundeko kideen esanetan.

Museoen ganeko informazinoaz gan, 14 ibilbide batu ditue webgunean. Abiapuntua edo helmugea museoren baten daukie guztiek. Hiruna ibilbide dagoz Enkarterrin, Uribe Kostan eta Bilbon, bi Urdaibain eta bana Arratia-Nerbioi, Lea-Artibai eta Durangaldean. Era berean, agendea be badauka Bizkaiko Museoak webguneak.

Hauxe da bertan jasotako museo eta eremu interesgarrien zerrenda osoa:

Bilbo: Arkeologi Museoa, Athletic Club museoa, Arte Ederrak, Eleiz Museoa, Goaz, Guggenheim, Itsas Museoa, Berreginen Museoa, Aste Santuko pausuen museoa, Euskal museoa eta zezenketena.

Nabarniz. Arrolako oppiduma.

Balmaseda: Historia museoa eta La Encartada fabrikea.

Abanto: Meatzaritzearen museoa.

Bakio: Txakolingunea.

Bermeo: Arrantzaleen museoa.

Berriz: Margarita Maria Maturanaren museoa.

Durango: Arte eta Historia museoa.

Elorrio: Balendin Berriotxoaren museoa.

Forua: Herri erromatarra.

Galdames: Autoen bildumea.

Gernika-Lumo: Bakearen museoa eta Euskal Herria museoa.

Portugalete/Getxo: Bizkaia zubia eta Rialia.

Kortezubi. Omako basoa eta Santimamiñeko kobazuloa.

Leioa: Medikuntzearen museoa.

Mañaria: Durangaldeko natur zientzien museoa.

Orozko: Orozkoko museoa.

Plentzia: Plasentia Butron museoa.

Sopuerta: Enkarterriko museoa.

Ziortza-Bolibar: Simon Bolivar museoa.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu