Zinebi zemendiaren 13an hasiko da eta 65 film eskainiko ditu sail ofizialean

Bizkaie! 2015-10-28 14:05   Barriak

Film Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.

Film Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.

Fikzinoa, dokumentala eta animazinoa, ohiko moduan hiru sail eukiko ditu aurtengo Zinebi jaialdiak. Atal bakotxean Urrezko eta Zidarrezko Mikeldiak emongo jakez onenei. 65 film labur eta dokumentalek parte hartuko dabe 57. edizino honetako sail ofizialean, tartean euskal zinegileek egindako zazpik. Zehazki, 34 fikzinozko lan, 14 dokumental eta animazinozko 17 dagoz lehian.

Inaugurazino ekitaldia Arriaga antzokian egingo da, hilaren 13an (20:00). Omenaldi bikotxa egingo dabe, euskal zinemagintzearen alorreko profesional handi biri Ohorezko Mikeldia emonda. Alde batetik, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariak jasoko dau gorazarrea eta, bestetik, Aitor Mazo aktoreak. Maiatzean hil zan Mazo eta, hortaz, hil ondorengo Ohorezko Mikeldia izango da. Inaugurazino ekitaldian, lehiaketa ofizialeko euskal filmak proiektauko dira.

Aki Kaurismaki zinegile finlandiarrari emongo deutsie hirugarren Ohorezko Mikeldia. Haren filmografiaren estilo personala eta bere lanaren esanahi estetiko sakona saritu nahi dau Zinebik, baita Kaurismakiren giza-behaketa zehatza be. Zemendiaren 19an, Guggenheim Museoan, Kaurismakiren Le Havre filma proiektauko dabe eta, biharamunean, amaiera ekitaldian, jasoko dau Ohorezko Mikeldia.

Proiekzino gehienak Azkuna Zentroan izango dirala aurreratu dabe Zinebiko antolatzaileek. Beste gune batzuetan be proiekzino bereziak egongo dira, esaterako Campos antzokian, Guggenheim Museoan eta BBK Salan.

Sail ofizialetik kanpo, InfoEuskadi, InfoSpain eta InfoWorld sailak programau dira. Euskal Herriko, Espainiako eta mundu zabaleko 54 film emongo dira Azkuna Zentroan. Hitza eman, keinua hartu, trauma, topaketa, memoria eta gainditze egintza dokumental garaikidean zikloa be aitagarria da. Josetxo Cerdan adituaren eskutik, bost saiotan, zinemagintzeak memoria historikoaren eta traumak gainditzearen alorrean euki dauen zeregina aztertuko da.

Beste ziklo paralelo asko be egongo dira Zinebin: Euskal sortzaile gazteen inguruko Zinergentziak, Beautiful Docs, Leslie Thorton zinegile esperimentalaren ganekoa, Hego Amerikako emakume dokumentalgileen ingurukoa eta abar. Iñaki Billelabeitiak eta Belako musika-taldeak egindako Zelako film-performancea eta lau zinegile gazteren artean egindako Distancias Zinebin estreinauko ditue. Jorgen Leth daniarrak Pelota II dokumentala estreinauko dau.

Ezin da ahaztu, era berean, Bilbao-Bizkaia, exterior, dia poiektua. Zazpi zinegilek film laburrak errodau ditue Bilbon joan diran asteotan. Bilboko kale eta paisajeak zinema-errodajeetarako leku apropos moduan aurkeztea da helburua. Zazpi film laburrok batera estreinauko ditue Zinebin, zemendiaren 16an, Campos antzokian.

Egitarau osoa, hemen.

Sail ofizialeko filmak, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu