Zabalik dago 2015eko ENE sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Bizkaie! 2015-11-03 09:43   Euskerea berbagai

Zabalik da Eusko Ikaskuntzak emoten dauen ENE sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zemendiaren 27ra arte hartuko dira proposamenak. Euskerearen Nazinoarteko Eguna 1949an aldarrikatu eta Eusko Ikaskuntzak 2006an sortu eban saria, Euskal Herritik kanpo euskerearen alde lan egiten daben alkarteak aintzat hartzeko helburuagaz.

Zabalik da Eusko Ikaskuntzak emoten dauen ENE sarirako hautagaitzak aurkezteko epea, eta zemendiaren 27ra arte hartuko dira proposamenak. Euskerearen Nazinoarteko Eguna 1949an aldarrikatu eta Eusko Ikaskuntzak 2006an sortu eban saria, Euskal Herritik kanpo euskerearen alde lan egiten daben alkarteak aintzat hartzeko helburuagaz.

Euskal Herritik kanpo euskerea sustatzeko lanetan dabilzan edozein erakundek parte hartu leike, baita aurreko urteetan saria eskuratu dabenek be. Era berean, euskal hizkuntzea eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskerea sustatzeko oinarritzat: irakaskuntzea, literatura idatzia, ahozkoa, zinemea... eta sortze lan oro eta kasu bakotxaren testuingurua eta baliabideak kontuan hartuko dira saria emoteko orduan.

Epaimahai batek erabagiko dau zein alkartek jasoko dauen Nestor Basterretxeak diseinau eban ENE anagramearen erreprodukzinoa, baina edozeinek proponidu leikez hautagaiak. Saridunaren izena Euskerearen Egunean emoten da aditzera, abenduaren 3an.

Gauzak holan dirala, alkarte edo erakunde batek bere burua aurkeztu nahi badau, edo bateren batek proponidu nahi badau bere ustez behar besteko merituak dituen alkarte edo erakunde bat, honako galdetegia bete behar dau. Antolatzaileek aurreratu dabe meritu berezia emongo jakela euskeraz aurkeztutako lanei.


Aurreko urteetan, honako honeek izan dira sarituak:

2014. Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverei alkartea. Berlin, Alemania.

2013. Euskaltzaleak. Buenos Aires.

2012. Union Vasca Alkartea. Bahia Blanca, Argentina.

2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madril, Espainia.

2010. Sustraiak-Erroak Alkartea. Paris.

2009. North American Basque Organization (N.A.B.O.). AEB.

2008. Bordeleko Euskal Etxea. Bordele, Frantzia.

2007. Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona. Katalunia.

2006. Artaburu Euskaltzale Alkartea. Mar de Plata, Argentina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu