Gazteentzako booktube lehiaketea antolatu dabe Galtzagorrik eta Galdakaoko Udalak

Bizkaie! 2015-11-11 16:09   Zinemea

Liburu baten kritika edo gomendioa da booktube dalakoa, bideoan grabau eta Youtube atarian ipinten dana. Hortik booktube berbea, ingelesezko book eta Youtube batzen ditu eta. Galtzagorri alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, euskerazko lehenengo booktube lehiaketea ipini dau, DBHko gazteei zuzenduta. Holan, Galdakao bihurtuko da euskerazko booktubeen aitzindari. Zemendiaren 27ra arte bialdu leitekez bideoak.

Mundu zabalean, gazteen artean arrakastea eukiten dabil booktubearen fenomenoa. Haur eta gazte literaturaz arduratzen dan ezkero, Galtzagorrik erabagi dau fenomeno hori euskerara be ekartea. Galdakaoko Udaleko Euskera Zerbitzuaren babesagaz, Galdakaon sortu nahi ditue lehenengo 'booktuber' euskaldunak. Izan be, lehiaketan, 12 eta 16 urte bitarteko Galdakaoko gazteek parte hartu ahal izango dabe, hau da, DBHn dabilzanek.

Lehiaketan parte hartzeko modua erraza da. Liburu bat aukeratu eta irakurri beharko dabe parte-hartzaileek eta, ondoren, haren kritikea egiten euren burua grabau. Bideoa Youtube atarian ipini beharko dabe gero, ganerako erabiltzaileek ikusi daien.

Booktube fenomenoagaz, literaturea zabaldu eta liburuen gomendioak egiteko plataforma barriak sortu dira. Irakurtea atsegin dabenen topagune bihurtu dira Youtube eta sare sozialak. Oraingoz euskerazko booktuberrik sortu ez dan arren, Galtzagorri eta Galdakaoko Udala ziur dagoz lehiaketeagaz horretarako prest dagozan gazteak agertuko dirana.

Lehiaketan parte hartu nahi daben gazteek zemendiaren 27ra arteko epea daukie euren bideoak grabau eta sarean ipinteko. Abenduaren 18an, Galdakaoko Ume eta Gaztentzako Liburuen Azokearen barruan, sari-banaketea egingo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu