Euskaldun barriei errekonozimendua, Poziktibity kanpainearen bideo barrian

Dabi Piedra 2015-11-16 12:52   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Eguna hur dagoala eta, Poziktibityk bideo barria plazaratu dau, aurtengo laugarrena. Oraingo honetan, euskerea ikastea aukeratu dabenei, euskaldun barriei, omenaldia egin nahi jake, euskereari ezinbesteko aportazinoa egiten deutsielako. Ana Urrutia telebistako aurkezleak parte hartu dau bideoa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian, bera be euskaldun barria dalako.

Euskerearen Nazinoarteko Eguna hur dagoala eta, Poziktibityk bideo barria plazaratu dau, aurtengo laugarrena. Oraingo honetan, euskerea ikastea aukeratu dabenei, euskaldun barriei, omenaldia egin nahi jake , euskereari ezinbesteko aportazinoa egiten deutsielako. Berritasuna Poziktibity da lelopean, euskerea ikasteko egin daben ahalegina autortu nahi deutsie. Ana Urrutia telebistako aurkezleak parte hartu dau bideoa aurkezteko Bilbon egindako ekitaldian, bera be euskaldun barria dalako.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzeak bultzatzen dau Poziktibity proiektua. Aurten, batez be, egunerokoagaz lotutako kontzeptuak lantzen dabilz, euskerea erabilteko mezu positiboak bialduta. Berritasuna Poziktibity da izeneko honetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Donostia, Bilbo eta Gasteizko udalek bat egin dabe. Euskerearen Nazinoarteko Egunerako preparautako bideoa da.

Patxi Baztarrika sailburuordeak azaldu dauenez, euskaldun barriak omentzea da bideoaren helburu nagusia. Etxean euskerea jaso ez eta euren kabuz ikastea eta erabiltea erabagi dabenak, hain zuzen. Batzuek ahalegin ikaragarria egin dabe euskal hiztunen komunidadera batzeko, dino Baztarrikak, etenbako txalo beroa da bideoa, ahalegin hori saritzeko.

Euskeraz etxetik dakienak hizkuntzearen biziraupenerako giltzarria dirala adierazo dau sailburuordeak, baina euskaldun barriek egindako ekarpena be ez dala txikiagoa: Espazio barriak irabazteko lanean dabilz eta errekonozimendua merezidu dabe. 300.000 persona persona baino gehiago euskaldun barriak dira, 100.000 inguruk helduaroan ikasi dabe euskeraz. Asko zor deutsegu, euskerea barritzen laguntzen dabe, azpimarratu dau Baztarrikak.

Ana Urrutia telebistako aurkezlea da milazak euskaldun barrietako bat. Fermin Muguruzaren letrea gogoan hartuta, euskaldun barria naz eta harro nago kantau dau Poziktibityren bideoa aurkezteko ekitaldian. Inguru erabat erdeldunean hazi nintzan ni baina euskeraz ikastea erabagi neban, azaldu dau Urrutiak. Bere burua euskalduntzeko ahalegin handia egin dau, baita bere ingurura euskerea eroateko be: Familia be euskaldun bihurtzea erabagi neban, nire alabak euskaldunak dira.

Euskerea ikasi izanaz damurik ez dauka Ana Urrutiak: Bizitzea ikusteko beste begi bi, mundua entzuteko beste belarri bi irabazi dodaz euskereagaz.

Poziktibityren bideoan, euskaldun barriek dakarren haize freskoa nabarmendu nahi dabe. Euskerea arlo barriakaz lotu nahi dabe, batez be kaleagaz. Euskereak gotorlekuak behar ditu eta kalea izan behar da gotorlekurik garrantzitsuena, adierazo dau Patxi Baztarrikak. Udal guztiei eskari zehatz eta deigarria egin deutse Poziktibityk: Udalerriko gune edo lekuren bat euskaldun barrien omenez izentau daiela.

Webgunea be martxan ipini dabe (Poziktibityren ohiko webguneagaz batera martxan dagoana), Euskaldun Barria Kalea dalakoa. Bertan, udalek euskaldun barrien errekonozimendurako hartutako neurriak, euskaldunen bizipenak, Poziktibityren bideoak eta abar ikusi leitekez.

Poziktibityren bideo barria, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu