Euskerea bizibarritzeko erronkea aztertuko dau Euskaltzaindiak zezeilean, mintegi baten

Bizkaie! 2015-12-14 11:38   Euskerea berbagai

Patxi Saez Azpeitiko Euskera Patronatuko zuzendariak Euskaltzaindiari egindako eskaeran oinarrituta antolatu dabe mintegia. Zezeilaren 12an egingo da, Akademiak Bilbon daukan egoitzan. Euskerearen bizibarritze prozesuak datozan urteotan eukiko dituan erronkak aztertzea izango da mintegiaren helburua. Nahi daben erakunde, alkarte eta adituei parte hartzeko deia egin deutse Euskaltzaindiak.

Euskerearen errekuperazinoa bidegurutze baten dagoalakoan, gogoeta sakona plazaratu eban orain dala hile batzuk Patxi Saezek. Aurrera begira estrategia barriak behar dirala ondorioztau eta prozesu barriaren gidaritzea Euskaltzaindiak hartzeko eskatu eban Saezek. Andres Urrutia euskaltzainagaz batzartu zan Saez eta Akademia lekukoa hartzeko prest dagoala esan eutsan harek.

Hortaz, zezeilaren 12an mintegi zabala egongo da Bilbon. Euskerea bizibarritzeko erronkak aztertzea izango da helburua, Euskaltzaindiak zehaztu dauenez. Parte hartzeko deia egin deutse alkarte, erakunde eta norbanakoei, entzule moduan edo baita hizlari moduan be. Izan be, euskalgintzan dagozan eretxiak entzun nahi ditu Akademiak.

Urtarrilaren 16ra arte daukie proposamenak aurkezteko epea hizlari izan nahi dabenek. Horren ostean, Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak mintegiaren egitaraua plazaratuko dau.

Patxi Saezek alkarrizketa baten azaldu eutsazan Bizkaie!-ri bere ikuspuntua eta Euskaltzaindiari egindako eskaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu