Saioa Agirre Elordui, Getxoko 2015eko kirolari onena

Bizkaie! 2016-01-13 10:46

Getxoko kirol kazetariz osotutako epaimahaiak, botoen % 35agaz aukeratu eban Saioa Agirreren hautagaitzea. Botazinoan, Jonathan Castroviejo txirrindularia izan zan bigarrena -botoen % 31gaz-. Lucía de la Puerta tenislaria izan zan hirugarrena –botoen % 18gaz-, eta laugarren sailkatu zan Alex Cortabitarte judokea –botoen % 16gaz-.

Saioa Agirre Elordui gimnastea hautatu eben bart 2015eko Getxoko kirolari onena, IX. Getxo Sasoi Sasoian Kirol Sarien Galan. Gehi zaitez! lelopean, bart iluntzean ospatu zan ekitaldia Faduran, Udalak antolatuta.

Saioa Agirreren kirol merituen artean, aitatzekoa da, besteak beste, gimnasia erritmikoko Espainiako txapeldun, Euskadiko txapeldunorde eta Bizkaiko txapelduna dala, junior mailan. Espainiako Txapelketako aparatuen finaletan urrezko dominea irabazi eban mazo, pilota eta uztai modalidadeetan, eta zilarra sokakoan. Espainiako txapelduna da taldeka, junior mailan, eta Euskadigaz Kirol-kontseilu Gorenaren Gazte Torneoan. Hirugarren sailkatu zan Erreginaren Kopan, maila absolutuan, mazoetan, eta lehen sailkatua da Euskal Junior Ligan. Ume mailatik askotan sailkatu da lehenengo txapelketa ofizial eta estaduko torneoetan; eta sartuta dago Bizkaiko Foru Aldundia etorkizun oparoa izan leikien kirolariakaz garatzen dagoan proiektuko talentuen taldean. Meritu horreei guztiei esker lortu dau Getxoko igazko kirolari onenaren saria.

Getxoko kirol kazetariz osotutako epaimahaiak, botoen % 35agaz aukeratu eban Saioa Agirreren hautagaitzea. Botazinoan, Jonathan Castroviejo txirrindularia izan zan bigarrena -botoen % 31gaz-. Lucía de la Puerta tenislaria izan zan hirugarrena –botoen % 18gaz-, eta laugarren sailkatu zan Alex Cortabitarte judokea –botoen % 16gaz-. Horreek guztiek Getxoko kirolaren esker ona jaso eben, banan banan.

Saioa Agirre hunkituta eta oso pozik egoan 2015eko kirolari onenaren izendapenagaitik. Egindakoagaz gustura geratzen saiatzen naz, baina era honetako sariek lanean jarraitzen animetan nabe. Lan handia dago emoitza horreen atzean, entrenamendu ordu asko, asteburu pilo bat okupauta, lehiatuz, kanpora bidaiatuz, baina merezidu dau, ezelako duda barik. Lortzea gogokoen dodan helburuetako bat, espainiar selekzinoan sartzea da, nazinoartean lehiatu ahal izateko.

300 lagun inguru batu ziran Galan, udalerriko gizarte, ekonomia eta, batez be, kirol esparruko ordezkariak. Ekitaldiaren aurkezpenean, Imanol Landa alkateak nabarmendu ebanez, Getxok balio ikaragarria dauen gizarte eta giza kapitala dauka jarduera fisikoa, kirola eta osasuna sustatzen jarraitzeko, herritarren bizi-kalidadea hobetzeko funtsezkoak diran aldetik. Eta, are gehiago, kirola zabaltzeko beste gizarteratze politika batzuk, emakume eta gizonen arteko bardintasuna, kultura-artekotasuna, hizkuntza normalizazinoa eta ekonomiaren sustapena bultzatzeko baliabide legez.


Sari kolektibo eta bereziak

Atzoko Galan, Getxoko Udalak, aitatutako bakarkako sariez gan, beste batzuk be emon zituan, taldekakoak eta bereziak. Izan be, taldeka, Getxo Kirol Berriak saria jaso eben Getxo Arrauneko mutil bik, Alejandro Luis Regueirok eta Aitzol Guerrerok, jarleku mobikorrean (scull bikotxean) urrea irabazi dabelako Euskadiko Txapelketan, gazte mailan. Nesken talde onenaren Getxo Kirol Berriak saria emon barik geratu da aurten.

Getxo Kirol Sariak, emakumezkoetan, Belar Hockeyko Jolaseta Taldearentzat izan da, Ohorezko Mailara igon diralako. Eta, gizonezkoetan, Arenas Clubek hartu eban saria, 2. B mailara igoteagaitik.

Bestalde, sari bereziak honako lagun eta talde honeentzat izan ziran: Aitzindaria, mitoarena, Alfredo Olabegoia triatleteak jaso eban.

Kiroltasuna, kirol ibilbidea saritzen dauena, Txus Dominguezentzat izan zan, Arrigunagako skate pistearen sortzailearentzat, kirol modalidade horri emondakoagaitik.

Getxo Barrituz, kirolaren barrikuntzea saritzen dauena, aire kiroletako Airean Getxo Club alkarteari emon jakon. Alde handiz, estadu guztian lehiaketa gehien antolatu dauen alkartea da.

Bardintasuna Indartuz, kirolean emakumezkoen bardintasuna sustatzeagaitik emoten dan saria, Bizkerre Futbol Taldeak jaso eban, Euskadin neska jokalari gehien (150) dauen taldeak. Gaur gaurkoz, klubean mutil baino neska gehiago dago. Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen Kudeaketa Aurreratuaren Diplomea jasoten dauen Euskadiko lehenengo futbol taldea da.

Marka Hausiz, desgaituen kirolaren atalean, areto-futboleko Artaromo Getxorentzat izan zan autortzea, Haszten eta Uribe Costa alkarteak lagundu eta eurekaz kolaboretako proiektuakaitik.

Eta, azkenik, Getxo Zabala saria, altruismoarena, Euskaltel enpreseak hartu eban, Bowlzilla 2015 skate zirkuitu profesionalaren babesle izateagaitik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu