Bilborock bultzatzeko, proiektu sortzaile eta barritzaileak sustatzeko lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak

Bizkaie! 2016-01-14 10:44   Musikea

Bilboko Udalak abian jarri dau Ideak Martxan lehiaketearen beste edizino bat; honen bidez, gazteen ekimen sortzaileen garapenari lagunduko deutse, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte hartuz eta horreek aberastuz.

Proiektu sortzaile eta barritzaileak, urirako interesgarriak eta uriaren aurrerapenean lagunduko daben proiektuak bultzatuko dira lehiaketan. Parte hartu ahal izango dabe 18 eta 35 urte bitarteko gazteek, Bilbon erroldauta badagoz eta alkarte edo enpresa bat ez badira. Ondokoak izango dira proiektuetarako gaiak: kulturea, diseinua, arkitekturea, komunikazinoa, zientziak, barrikuntza soziala, kirola eta kulturartekotasuna.

Ideia gauzatzeko erea be sarituko da; esangura horretan, Bilborock ekipamendua gazteentzako proiektuetarako bultzatzeko, interesgarritzat joko da areto horretan egingo diran ekimenak aurkeztea. Gogoratu, izena emoteko epea 2016ko zezeilaren 15ean amaituko dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu