Oscar Castaño 'Garbitxu' SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen buru izango da

Bizkaie! 2016-01-14 12:06   Kulturea

Abenduan Xabi Puerta presidente ohiak dimisinoa emoterakoan aurreratu lez, atzo SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen bilerea izan zan eta, bertan, Batzordekideek presidente barri baten hautaketearen gaia jorratu eben; azkenean, urte erdialderantz hauteskundeak egin arte behintzat, Oscar Castaño Garbitxu bizkaitarra Batzordearen presidente lanetan ibiliko dala erabagi eben.

Abenduan Xabi Puerta presidente ohiak dimisinoa emoterakoan aurreratu lez, atzo SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen bilerea izan zan eta, bertan, Batzordekideek presidente barri baten hautaketearen gaia jorratu eben; azkenean, urte erdialderantz hauteskundeak egin arte behintzat, Oscar Castaño Garbitxu bizkaitarra Batzordearen presidente lanetan ibiliko dala erabagi eben.

Eskubide Handiko Taldearen izenean hautatua, Garbitxu bazkide dramatikoa, antzerkigilea eta batez be kale antzerkian espezializautako produktorea dogu, Deabru Beltzak taldearen izenean. Euskal Herriko zenbait antzerki taldetik etozen aktoreek sortu eben 1996an Deabru Beltzak Kale Antzerkia. Ordutik 10 antzezlan baino gehiago aurkeztu ditue, horreekaz 3.000 ekitaldi eginez. Gitxienez 80 aldiz enkargau deutseez ekimen bereziak, 50 uritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dabe, munduko 35 taldegaz egon dira alkarregaz lanean eta gaur egun honako erankundeakaz dabiz lankidetzan: Eusko Jaurlaritzea, Kultura Ministeritzea, Bilbao Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azokea, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71, Bizkaiko Foru Aldundia eta abar luze bat. Bost kontinenteetan egiten dabe lan, 35 herrialde baino gehiagotan eta nazinoartean Euskal Herriko talderik esanguratsuenetakoa dira.


Pascal Gaigneri ondoetorria

Atzoko bileran Batzordekide barri bati ondoetorria egin eutsien, hau da, Donostian bizi dan Pascal Gaigne musikagile frantziarrari. Xabi Puerta presidente ohiak itxitako lekuan parte hartuko dau.

Nazinoartean ibilbide luze eta autortua dau Gaignek baina gurean akaso ezagunagoa da 85 film luze baino gehiago, hainbat film labur eta dokumentalen soinu bandea egiteagaitik. Besteak beste, honako zuzendarientzako lan egiterik izan dau: Víctor Erice (El sol del membrillo), Daniel Sanchez Arévalo (Azul oscuro casi negro, Gordos), Iciar Bollaín (Flores de otro mundo, Katmandu un espejo en el Cielo), Montxo Armendariz (Silencio roto), Pavel Giroud (Omerta), Rax Rinnekangas (Matka Edeniin, Watermark, The Last Days of Lucifer, Theo’s House) Gracia Querejeta (7 mesas de billar francés), Pablo Malo (Lasa eta Zabala), Jon Garaño eta Jose Mari Zabala (80 Días, Loreak), e.a.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu