Iñarrituren 'The Revenant'-ek hamabi izendapen lortu ditu Oscar sarietarako

Bizkaie! 2016-01-14 17:12   Zinemea

Zezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu dau izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.

Zezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu ditu izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.

Iñarrituren filmak arrakastea euki dau oraintsu emondako Urrezko Globoetan eta Oscarretan be bide beretik doala dirudi. Film onenaren saria irabazteko hautagaitzea lortu dau eta Iñarrituk berak be zuzendari onenaren saria irabazi leike. Gizonezko aktore onenaren Oscarra irabazteko faborito nagusia, ganera, Leonardo Di Caprio da, hori be The Revenant-ekoa.

Film onenaren Oscarra irabazteko lehian, The Revenant-egaz batera, beste zazpi pelikula dagoz: Mad Max (George Miller), Bridge of Spies (Steven Spielberg), The Martian (Ridley Scott), Brooklyn (John Crowley), The Room (Lenny Abrahamson), The Big Short (Adam McKay) eta Spotlight (Thomas McCarthy).

Zuzendari onenaren saria irabazteko hautagaiak honeek izango dira: Adam McKay, Alejandro Gonzalez Iñarritu, Thomas McCarthy, George Miller eta Lenny Abrahamson. Aktore onenaren sarirako hautagaiak honeek dira: Emakumezkoetan Charlotte Rampling, Saoirse Ronan, Cate Blanchett, Jennifer Lawrence eta Brie Larson; gizonezkoetan, Michael Fassbender, Bryan Cranston, Matt Damon, Leonardo Di Caprio eta Eddie Redmayne.

Horrezaz gan, beste hainbat sari be emongo dira Oscar sarietako galan. Finalisten artean sartzear egon da Raul de la Fuente nafarraren Minerita dokumental laburra, baina azken aukeraketa honetan kanpoan itxi dabe. Euskerazko Amama filma ingelesez ez dan pelikularik onena irabazteko aurre-aukeraketan sartu zan, baina orain dala aste batzuk itxi eben Oscarretako lasterketatik kanpo.

Alor guztiak kontuan hartuta, The Revenant da izendapen gehien eskuratu dituana (12), Mad Max-en aurretik (10). Ondoren datoz The Martian (7) eta Bridge of Spies, Carol eta Spotlight (seina). Star Wars sailaren azken filmak (The Force Awakens) ikusmin handia eragin dau mundu guztiko publikoaren artean eta Oscarretan bost izendapen izango ditu, gehienbat alor teknikoetakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu