Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2016-01-25 10:09   Kulturea

Aurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago, eta holan jarraituko dau zezeilaren 22ra arte. Izen emotea Interneten egin daiteke oso erraz: webgunean, formulario elektroniko baten bitartez, Euskadiko Gazteak Lankidetza atalean. Internet ez dabenek, ostera, KZgunea zentroetako Internet zerbitzua erabili leikie.

Aurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.

Erabagi, gauzatu, gozau da aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programearen leloa. Gazteaukerak kartel lehiaketea jarri eban abian aurten be, kartelaren  irudia eta leloa erabagiteko, eta Garazi Pizarro del Amok egindako kartela izan da irabazlea. Saria Hego Amerikara joan/etorria egiteko bidaia txartela da.

Egitasmo hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzeak eta Garapenerako Lankidetzearen Euskal Agentziak bultzatzen dabe eta hegoaldeko herrietan egiten diran ekintzak bertan lanean dabilzan gobernuz kanpoko erakundeek kudeatzen ditue. 1993an martxan jarri zanetik 2.000 gaztek baino gehiagok hartu dabe parte Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan.



Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2016:

- Esperientziaren iraupena: hiru hilebete, batez be 2016ko garagarriletik urrira.

- Parte-hartzaileen kopurua: 100 gazte gehienez.


Parte hartzeko bete beharreko baldintzak:


- 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

- 1986 eta 1993 urteen artean jaio izana, bi urte horreek barne.

- Jarduerea egingo dan herrialdean erabilten dan nazinoarteko hizkuntzea menperatzea.


Eusko Jaurlaritzeak zer pagetan dauen:

- Jarduerea egin beharreko herrialdeko GKEagaz batu arteko bidaia-gastuak (joan- etorrikoak).

-  Bisea.

-  Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.


Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek zer hartzen daben bere gan:

- Lotarako tokia eta janaria gazteek lankidetzea eskaintzen daben herrian.

- Gazteei prestakuntzea eskaintzea abiatu aurretik.


Hautatutako gazteek bete beharreko konpromisoak:

- Hegoaldeko  herrialdean  esperientzia  hasi  aurretik,  tutore  dan  GKEak  antolatutako prestakuntza fasean parte hartuko dau.

- 90 euro pagau GKEari. Bete beharreko jarduerak eskatzen dauen bizimodura moldatzea.

- Jarduerea egin behar dan herrian, esperientzia amaitu arte irautea.

- Osasunari jagokonez emondako aholku guztiak errespetetea.

- Esperientzia-aldia amaitu ondoren, balorazino txostena aurkeztea, bizi izandako jarduerea zelakoa izan dan eta zelan bete dan azalduz eta, aurrerantzean antolatzen diran beste proiektu batzuetarako, akatsak eta hutsuneak zelan konpondu daitekezan zehaztuz.

- Urteko egitasmoa amaitu ondoren, esperientzia bakotxaren eta programearen garapenaren ebaluazinoa egiteko izango diran jardunaldietan parte hartzea.

- Urte betez, GKEek eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak antolatutako sentsibilizazio- jardueretan parte hartzeko prest egotea.

- Gitxienez, 30 ordu eskaintzea garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreari, bueltan iritsi eta biharamunetik aurrera, 30 eguneko epearen barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu