Euskal Herriko Ahotsak webgunean 5.000 lekukoren grabazinoak dagoz

Bizkaie! 2016-01-27 13:13   Euskerea berbagai

Proiektuko kideek azaldu dabenez, asteon berton heldu dira 5.000ko markara. Euskal Herriko ahozko ondarea jaso, katalogau eta zabaltzeko asmoz dabil lanean Euskal Herriko Ahotsak. Lurralde guztiko 308 herritako 5.000 hiztunen berbak entzun letiekez, beraz, webgunean. Alkarlanean oinarritutako proiektua danez, jente askoren laguntzinoagaz lortutako markea dala azpimarratu dabe.

Ahotsak webguneko grabazinoak proiektuka banatuta dagoz. Herri edo bailaretan egindako ikerlanak, alkarteek martxan ipinitako bilketak eta abar dira, 187 proiektu guztira. Bertan, Euskal Herriko 308 herritako lekukotzak dagoz. Ahotsak proiektuko lantaldeak egindako grabazinoak zein beste ikerlari eta norbanako batzuek egindakoak dagoz.

Azkenaldion zifra biribilak lortzen dabil Euskal Herriko Ahotsak. Zemendian 100.000. pasartea katalogau eben, 300. herrira heldu ziran eta 30.000. bideoa sareratu eben. Orain, 5.000. lekukoa sartu dabe, hau da, webgunean 5.000 personaren berbak entzun leitekez.

Zifra biribil horren atxakian, Ahotsak proiektuan lagundu daben guztiei eskerrak emon deutsez arduradunek. Alkarrizketatu, alkarrizketatzaile zein laguntzaileen ekarpena nabarmendu dabe. Ahotsak, jente askoren ilusinoaren eta ahaleginaren emoitzea dala azpimarratu dabe.

Ahotsak egitasmoa Badihardugu alkarteak sortu eban, Euskal Herriko ahozko ondarea batzeko asmoz. Grabazinoen artean harribitxi ugari dagozala dinoe. Ipuinak, lehenagoko pasadizoak, sinesmenak, herrietako hizkerak eta abar ezagutzeko aproposa da. Webgunean, interesa daukien guztien eskura dago material guztia, doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu