Jon Gurrutxaga, Erniarraitz finalerako lehen sailkatua

Bizkaie! 2016-02-15 16:32   Bertsolaritzea

Jon Gurutxaga izan zan irabazlea eta, beraz, zuzenean sailkatu da martiaren 4an jokatuko dan finalean kantetako; ganerako bostek beste kanporaketetako puntuazinoen zain egon beharko dabe.

Astegoienean jokatu da Erniarraitz Sariketako lehenengo kanporaketea Azpeitian, eta Jon Gurrutxagak irabazi dau finalerako txartela.

Erniarraitz Sariketearen VIII. edizinoak ekin deutso bere bideari; bart, zezeilak 14, izan zan lehenengo kanporaketea Azpeitiko San Agustinen. Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Malen Amenabar, Jon Gurrutxaga eta Aratz Igarzabal bertsolariek abestu eben aretoan batutako 120 lagunen aurrean.

Azkenean, Jon Gurutxaga izan zan irabazlea eta, beraz, zuzenean sailkatu da martiaren 4an jokatuko dan finalean kantetako; ganerako bostek beste kanporaketetako puntuazinoen zain egon beharko dabe. Holan geratu zan sailkapena:

1- Jon Gurrutxaga (240).

2- Unai Mendizabal (237).

3- Haritz Mujika (224,5).

4- Aratz Igarzabal (218).

5- Maialen Akizu (214,5).

6- Malen Amenabar (209,5).

Hurrengo kanporaketea datorren domekan, zezeilaren 21ean izango da Azkoitiko Kultur-etxean arratsaldeko 17:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu