Zortzi talde egongo dira Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketan

Dabi Piedra 2016-02-16 12:56   Bertsolaritzea

Bihar, eguaztena, hasiko da Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketearen 24. ekitaldia, Igorren jokatuko dan kanporaketeagaz. Finala martiaren 18an izango da. Aurtengo nobedade nagusia da, igaz baino talde bat gehiago egongo dala lehian, Uribe-Butroe eskualdekoek eurena sortu dabe eta. Hortaz, seina laguneko zortzi talde izango dira.

Bihar, eguaztena, hasiko da Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketearen 24. ekitaldia, Igorren jokatuko dan kanporaketeagaz. Finala martiaren 18an izango da. Aurtengo nobedade nagusia da, igaz baino talde bat gehiago egongo dala lehian, Uribe-Butroe eskualdekoek eurena sortu dabe eta. Hortaz, seina laguneko zortzi talde izango dira.

Gure helburua gazteei lekua egitea da eta, beraz, talde bat gehiago egotea positiboa da, adierazo dau Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko kideak. Bizkai osoko eskualdeak hartzen ditu txapelketeak gaur egun, Juanjo Respaldiza antolatzaileak zehaztu dauenez.

Uribe Butroe izango da talde barria, baina Respaldizak gogoratu eragin dauenez, Uribe Butroen beti egon dira bertsolariak. Orain arte, Uribe Kostagaz batera parte hartzen izan dabe eskualde haretakoek eta aurten talde independentea atarateko beste kide batu ditue. Beraz, honeek izango dira aurtengo taldeak: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe Kosta.

Talde bakotxak sei kide daukaz, guztira 48 neska-mutil beraz. Halandabe, talde batzuek kide gehiago be batu ditue, txandaka kantetako, eta 56 parte-hartzaile dagoz izena emonda guztira. Moltso bitan banatzen ditue bertsolariak, 18 urtera artekoak eta 18 eta 24 bitartekoak. Saioetan nork bere aldetik kantetan dabe edade batekoek eta bestekoek eta amaieran puntuazinoak batzen dira.

Harrobi lana egiten dau BBK Txapelketeak, bertsolariak sortzeko ez eze, publiko, epaile eta gai-jartzaile barriak topetako. Ikusle gazteak nahi doguzanez, saio asko ikastetxeetan izaten dira, dino Narbaizak. Epaile eta gai-jartzaile barriei aukerak emoteko be aprobetxetan dabe sariketea.

Bihar, hilak 17, hasiko da BBK Txapelketea, Igorreko Kultur Etxean, goizeko 11:30etan. Arratiak eta Busturialdeak jokatuko dabe kanporaketa hori. Datorren astean, Durangon batuko dira Durangaldea eta Enkarterri (hilaren 23an) eta Sopelan Uribe Kosta eta Uribe-Butroe (24an). Kanporaketak amaitzeko, Markina-Xemeinen jokatuko dabe Hego Uribek eta Lea-Artibaik, martiaren 1ean.

Ondoren, finalerdiak jokatuko ditue kanporaketetako irabazleek. Martiaren 2an Arratzun eta martiaren 8an Zallan erabagiko da nortzuek jokatuko daben finala. Ohiko moduan, Bilbon jokatuko da sariketako final handia, Kafe Antzokian, martiaren 18an, barikua, arratsaldeko 19:00etan. Aurten, irabazleei saria dirutan emon beharrean, parte-hartzaile guztientzako plan bat antolatuko dabela aurreratu dabe antolatzaileek.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatzen dabe urtero txapelketea, BBKren babesagaz. 1992an jokatu zan lehenengoz. Bertsolaritzan dinamika polita sortzen dauela azpimarratu dau Juanjo Respaldizak: Aberasgarria da, Bizkaiko bertsolari gazteak mobiduten doguz.

Jone Uria Bizkaiko finalisteak sarritan parte hartu eban BBK sariketan, gazteagoa zanean, eta nostalgiaz bizi dauela dino. Txapelketeak dakarzan onurak goraipatu ditu. Gazte askori lehenengo plazea egiteko aukerea emoten deutse eta horrek entrenetako motibazinoa handitzen dau, azaldu dau Uriak.

Bertso-saioen informazino zehatzagoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu