Hego Uribe sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalera

Bizkaie! 2016-03-08 13:11   Bertsolaritzea

Zallan jokatutako finalaurrekoan, Hego Uribek 419 puntu lortu ditu eta Uribe Kostak, 411. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jokatuko dau BBK Txapelketako finala, hilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian. Busturialdea izango dau aurrez aurre, joan dan asteko finalaurrekoaren irabazlea.

Zallan jokatutako finalaurrekoan, Hego Uribek 419 puntu lortu ditu eta Uribe Kostak, 411. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jokatuko dau BBK Txapelketako finala, hilaren 18an Bilbon. Busturialdea izango dau aurrez aurre, joan dan asteko finalaurrekoaren irabazlea.

Azken aurreko saioa jokatu da goizeon Zallan, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako aurtengo ekitaldian. Finalerako txartela euki dabe jokoan Hego Uribeko eta Uribe Kostako seikoteek.

Hego Uribeko taldean, honeek bertsolariek kantau dabe: Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga 18 urtera artekoetan; eta Txaber Ormazabal Villanueva, Andere Molinuevo Martin eta Peio Molinuevo Martin 24 urtera artekoetan.

Uribe Kostako seikotea honako hau izan da: Eneko Elordui Arriaga, Aritz Landeta Terceño eta Naroa Torralba Rodriguez gazteetan; Unai Mendiburu Valor, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran nagusietan.

Gai-jartzaile Olatz Larrinaga Caballero ibili da. Epaimahaiak 419 puntu emon deutsoz Hego Uriberi eta 411 Uribe Kostari. Ondorioz, Hego Uribek finala jokatuko dau eta Uribe Kostaren ibilbidea finalaurrekoetan amaitu da aurten (Uribe Butroe kaleratu eben aurreko kanporaketan).

BBK Txapelketako finala martiaren 18an, barikua, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Sartzea doban da. Hego Uribe eta Busturialdea egongo dira oholtzan, nor baino nor. Busturialdeak Arratia eta Durangaldea kanporatu ditu finalera heltzeko eta Hego Uribek, Lea-Artibai eta Uribe Kosta.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak finalera joateko deia egin deutse bertsozale guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu