Bosgarren Beatlea George Martin hil da

Bizkaie! 2016-03-09 09:37   Musikea

Bosgarren Beatle legez ezagutzen genduan George Martin, musika produktorea hil egin da 90 urte zituala, Ringo Starr bateriak Twitter bidez jakinarazo dauenez: Thank you for all your love and kindness George peace and love xx - Jaungoikoak bedeinka zaitzala George Martin. Bakea eta maitasuna Judy eta haren familia osoarentzat. Maitasuna Ringo eta Barbararen partez. Zure faltea asko igarriko dogu adierazo dau Ringo Starrek goizaldeko 05:25ean idatzitako mezuan.

Liverpoolgo Beatles taldearen lehenengo diskoetan parte hartzeagaitik da ezaguna George Martin; konpositorea, produktorea eta kantuen moldaketa eta konponketak egiten zituana.

Beatles taldeagaz ez eze, beste talde eta bakarlari batzuentzat be produzidu zituan kantuak, besteak beste, Elton John, Cilla Black, Kenny Rogers, Matt Monro, Jeff Beck, John Williams, Neil Sedaka eta Ultravoxentzako.

Gauzak holan dirala, historiako produktore onenetakoa da eta Erresuma Batuko zerrendatan 30 kantu eroan ditu lehenengo postura eta 23, barriz, AEBetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu