Ume eta gazte literaturan balore ez-sexistak bultzatuko ditue 'Irakurleak eraikitzen' jardunaldian

Bizkaie! 2016-04-04 11:34   Kulturea

Apirilaren 5ean eta 6an, berbaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Irakurleak eraikitzen izenburupean. Hirugarrenez egingo dabe jardunaldia eta, aurten, ume eta gazte literaturan sexismoaren aurkako baloreak bultzatzera bideratuko dabe egitaraua. Bilbon, Foru Liburutegian izango dira saioak, doban.

Apirilaren 5ean eta 6an, berbaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Irakurleak eraikitzen izenburupean. Hirugarrenez egingo dabe jardunaldia eta, aurten, ume eta gazte literaturan sexismoaren aurkako baloreak bultzatzera bideratuko dabe egitaraua. Bilbon, Foru Liburutegian izango dira saioak, doban.

Apirilaren 2an, Ume eta Gazteen Literaturearen Nazinoarteko Eguna izan zan. Horregaz lotuta antolatzen dabe urtero Irakurleak eraikitzen jardunaldia. Lehenengo edizinoan, 2014an, bitartekariek irakurketea sustatzeko egiten daben lana izan zan ardatza. Bigarrenean, igaz, autore klasikoak. Aurten, hirugarren edizinoan, balore ez-sexisten eraikuntzea.

Ume eta gazteen literaturan lan handia egin dauen Luciana Sandroni idazle brasildarrak idatzitako mezua irakurriko da, jardunaldiei ekiteko. Yannick Bergara eta Carmen Pardo aktoreak arduratuko dira horretaz, martitzenean, hilak 5, arratsaldeko 18:00etan.

Ondoren, berbaldiak egongo dira: Miren Gullo eta Mireia Delgadoren Itsaspeko bihotzak, urazpiko hausnarketak harilkatzen eta estereotipoak bihurritzen eta Miriam Herbon eta Manu Lopez Gaseniren Maitasun erromantikoa: printze urdinarengandik komendia erromantikora.

Hilaren 6an, eguaztena, beste hitzordu bi egongo dira Foru Liburutegian. Patxi Zubizarretak Literatur lan bat sortzeko irizpideak izeneko berbaldia emongo dau eta ondoren mahai-ingurua egingo dabe, Deskodetuz balioak, arketipoak, ereduak, rolak gaiari buruz. Arrate Egañak, Josune Muñozek eta Asun Agirianok parte hartuko dabe hor.

Ganera, erakusketea ipiniko dabe Foru Liburutegian bertan, 2. solairuan. Ilustratzaile ugarik aurtengo jardunaldien gaiaren inguruan egindako irudiak ikusi ahal izango dira. Jarduera guztiak dobakoak dira eta interesa daukien guztiei liburutegira hurreratzeko deia egin deutse Foru Aldundiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu