Ahozko literaturearen ganeko jardunaldia egingo dau Labayruk apirilaren 7an eta 8an

Bizkaie! 2016-04-05 10:31   Euskerea berbagai

Bilboko Rekalde aretoan izango da topaketea, Labayru Fundazinoak aurreratu dauenez. Ahozko herri-literaturea ardatz hartuta, hainbat persona ezagunek euren ikuspuntua emongo dabe: Jabier Kalzakorta, Maddi Oihenart, Jesus Antonio Cid, Yolanda Arrieta, Kirmen Uribe eta Ruper Ordorika egongo dira.

Euskerazko ahozko literaturea ikergai nagusi daben adituak eta herri literaturea inspirazinotzat hartzen daben musikari eta idazleak batuko ditu, beraz, Labayruk jardunaldi horretan. Hain zuzen be, lehenengo saioan, apirilaren 7an, 19:00etan, Jabier Kalzakorta ikerlariak eta Maddi Oihenart kantariak parte hartuko dabe. Euskal baladak eta maitasun kantuak, gure ahozko tradizinokoak izenburuko berbaldi-kantaldia eskainiko dabe.

Apirilaren 8ko jardunaldia luzeagoa izango da, goizeko 9:30ean hasiko da eta. Jesus Antonio Cidek Raptores marinos en la balada europea y en la balada vasca berbaldia emongo dau. 11:30etik 14:00etara, ostera, mahai-ingurua antolatu dabe, Igone Etxebarria moderatzaile dala. Yolanda Arrieta, Kirmen Uribe eta Ruper Ordorika izango ditu berbalagun.

Ahozko literaturaz izenburuko egun biko jardunaldi hau dobakoa da eta interesa daukien guztiak joan leitekez, aurretik izena emonda. Helbide honetara idatzi behar da: idazkaritza@labayru.eus

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu