Gaur jokatuko da Altsasun Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-04-15 10:35   Bertsolaritzea

Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean antolatuta, hamalau eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek hartuko dabe parte gaur, hilak 15, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 30. edizinoan. Saioa Altsasuko Itsasi euskaltegian jokatuko da, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean antolatuta, hamalau eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek hartuko dabe parte gaur, hilak 15, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 30. edizinoan. Saioa Altsasuko Itsasi euskaltegian jokatuko da, arratsaldeko 18:30ean hasita. Sarrerea dobakoa da eta saioaren ondoren kopaua izango da.

Parte hartuko daben hamar bertsolari gazteak ondokoak izango dira: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Ekain Alegre (Altsasu), Idoia Granizo (Altsasu), Aitziber Grados (Altsasu), Amets Artieda (Altsasu), Aritz Goikoetxea (Altsasu) eta Bortzirietako Bertso Eskolako zein Iruñeko Bertso Eskolako hiru kide izango dira kantuan.

Maider Ansa gai-jartzaileak gidatuta, honakoa da gazteek egin beharko daben lana:

1. fasea. 10 bertsolarigaz:

    Gai orokorragaz bertso bat osotu.
    Lau oinak emonda bertso bat osotu.
    Berbea emonda bertso bat osotu.

 
2. fasea. 4 bertsolarigaz:

    Binaka, gaia emonda, bina bertso zortziko txikian.
    Binaka, gaia emonda, hiruna bertso koplatan.

Lehen bi postuak eskuratzen dituenek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatzea lortuko dabe; Euskal Herriko finala bagilaren 4an izango da, Ereñozun.

Lehia formatuko ekimen honegaz batera, Eskolartekoa, ikasturtean zehar egiten diran bestelako ekimenen bildumea da, izan be, bertso-kopauak, Bertso Eskolen Eguna, topaketak, Negulekuak, Udalekuak, sariketak, bertsopaper lehiaketea... Ikasleek bertso-eskoletan landutakoa jentaurrean erakutsi ahal izateko, euren artean hartu-emonak sendotzeko, hurrekoak bertsozaletzeko, ahozkotasuna eta euskerea klasetik kanpo lantzeko... aukerea emoten daben egitasmoak dira Eskolartekoa osotzen dabenak.

Gaur egun 18 urtetik beherakoen 30 bertso-eskola eta 228 ikasle dagoz Nafarroan. 12 irakaslek gidatuta, eskola orduz kanpo ondorengo herrietan lantzen da bertsolaritzea: Lesaka, Bera, Etxalar, Igantzi, Doneztebe, Ituren, Saldias, Legasa, Sunbilla, Erratzu, Leitza, Lekunberri, Altsasu, Iruñea, Zizur Txikia, Burlata, Barañain eta Lizarran.

Eskolartekoaren antolatzaileak Nafarroako Bertsozale Alkartea eta Ikastolen Alkartea dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu