Richard Oribe, ugerlari paralinpiarra protagonista izango da Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian

Bizkaie! 2016-04-15 11:22   Zinemea

Basque Teamen babesa dauen Richard Oribe ugerlaria gaur Donostian hasiko dan Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian protagonista izango da domekako, apirilaren 17ko, programazinoan, 16:30etan, izan be, Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentalaren estreinaldiak nazinoarte mailan arrakasta gehien izan dituan ugerlari paralinpiarraren irudia hurreratuko deusku.

Basque Teamen babesa dauen Richard Oribe ugerlaria gaur Donostian hasiko dan Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian protagonista izango da domekako, apirilaren 17ko, programazinoan, 16:30etan, izan be, Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentalaren estreinaldiak nazinoarte mailan arrakasta gehien izan dituan ugerlari paralinpiarraren irudia hurreratuko deusku: munduko 48 errekorrek, munduko 22 dominek, 16 paralinpiar dominek eta sei Jokotan parte hartu izanak ondo erakusten dabe donostiarraren kirol mailea, baita terapia bila ugerketan hasi zan mutil harek bere burua gainditzeko dauen ahalmena.

Iñigo Asensiok zuzendu dau dokumentala Korima Films, Akhonmedia eta Traolaren produkzinoagaz eta EITBren laguntzinoagaz, eta pelikulea BCN Sports Film Festival kirol zinemaldian parte hartzeko be hautatua izan da. Filma etzi, apirilaren 17an, 16:30ean proiektauko da, Victoria Eugenia Antzokian, eta zapatuan, 10:30ean, zuzendariak eta protagonisteak hedabideei zuzendutako pase berezi bat eskainiko dabe.

Berrogeita hamazazpi minutuko lan honetan Iñigo Asensio zuzendariak erakusten dau 42 urtegaz bere zazpigarren eta azken jokoak izan daitekezanetarako lanean dabilela Oribe, bere kirol ibilbideko azken etapa honetan lehiaketa-maileari eustea donostiarrak egunero dituan erronka askoren artean bat baino ez dala, kirol praktikeari, garun-paralisiak eguneroko bizitzan sortzen dituan beste hainbat erronka gehitu behar deutsoz. Ganera, filmak ugerlekuan eta hortik kanpo lagundu deutsien personen adierazpenak eta bizipenak jasoten ditu: gurasoen burugogorkeriagaitik ikasi eban Richardek ibilten eta entrenatzaileek hasieratik ikusi eben bere potentziala ikaragarria izango zala.

Estreinaldiaren aurretik, zapatuan, goizeko 10:30etan, Victoria Eugenia Antzokian prentsaurrekoa eskainiko dabe. Pelikulearen pase bereziaren ondoren, zuzendariak eta Oribek dokumentalaren alde garrantzitsuenak azalduko ditue. Pelikulea Korima Filmsek, Akhonmediak eta Traolak produzidu dabe, EITBren laguntzinoagaz eta Basque Teamen babesagaz. Hurrengo hileotan Bartzelonan egingo daben BCN Sports Film Festival kirol zinemaldian be parte harzteko hautatua izan da.


Basque Team

Basque Team Euskadiko goi mailako kirolean erreferentzia nagusia da eta bere barne hartzen ditu kirol olinpikoak, ez olinpikoak eta kirol egokitua. Maila goreneko euskal kirolaren garapenari bultzadea emoteko eta maila horretako lehiaketetan Euskadiko kirolarien parte hartzea areagotzen laguntzeko helburua dau Basque Teamek. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta euskal irrati-telebista publikoak, EITBk, zuzentzen dabe.

Maila goreneko kirolariei eta euren entrenatzaileei, eta kirol erakunde, multzo eta taldeei babesa emoten deutse euren prestaketea hobetu ahal izateko. Fundazinoak prestakuntza eta kirol formakuntzearen hobekuntzea eta maila goreneko kirolari aplikautako ikerketak bultzatzea be ditu helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu