Harrapazank lehiaketearen finalak izango dira asteburuan Bilborocken

Bizkaie! 2016-04-15 15:29   Euskerea berbagai

Senior mailako finala zapatuan izango da eta junior mailakoa, domekan. Harrapazank ume eta gazteentzako talentu lehiaketea da eta kultureagaz lotutako euskerazko astialdirako aukerak eskaintzea dau helburu. Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatzen dabe. Aurtengo finaletan, Itziar Ituño, Natxo Montero eta Zuriñe Hidalgo izango dira epaileak.

Senior mailako finala zapatuan izango da eta junior mailakoa, domekan. Harrapazank ume eta 9 eta 18 urte bitarteko gazteentzako talentu lehiaketea da eta kultureagaz lotutako euskerazko astialdirako aukerak eskaintzea dau helburu. Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatzen dabe. Aurtengo finaletan, Itziar Ituño, Natxo Montero eta Zuriñe Hidalgo izango dira epaileak.

Guztira, 262 neska-mutilek parte hartu dabe aurtengo Harrapazank Eszena lehiaketan, 89 taldetan banatuta. Nagusien kategorian hamar talde pasau dira finalera eta gaztetxuen kasuan, beste horrenbeste. Deigarria da, lehiaketan izena emon daben guztien artean, neskak askoz gehiago dirala (220) mutilak baino (42).

Era askotako ikuskizunak preparau ditue hautagaiek. Finalean, esaterako, jantzea, antzerkia eta musikea egongo dira. Lehiaketea martxan egon dan artean, parte-hartzaile guztiek artista profesionalen aholkuak jaso ditue. Yannick Bergara, Urtza Zuazo, Olatz Ganboa, Xabi Hoo, Ugaitz Alegria, Andrea Covadonga, Aritz Bengoa, Iñaki Maruri eta Itziar Ituño izan dira gazteen irakasleak.

Miren Gaztañaga aktoreak aurkeztuko ditu final biak. Zapatuan, apirilak 16, arratsaldeko 19:00etan hasiko da nagusiena. Biharamunean, 18:00etan izango da gazteena. Final biak Bilborock aretoan izango dira eta sorpresak egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek. Sartzea doban da.

Kategoria bakotxean 500 euroko sari bi egongo dira. Horreek nori emon erabagiteko, epaimahaian izango dira Zuriñe Hidalgo Hesian taldeko abeslaria, Natxo Montero jantzari eta koreografoa eta Itziar Ituño aktorea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu