New Yorketik 50 artelan ekarri ditue Bilboko Guggenheim museora, Parisko Eskolaren ganeko erakusketarako

Bizkaie! 2016-04-21 15:27   Kulturea

Orain dala urte bi New Yorkeko eta Bilboko museoek sinatutako hitzarmenaren lehenengo emoitzea da Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskolea, 1900-1945 izenburuko erakusketea. Estadu Batuetatik ekarritako goi mailako 50 artelanen bidez, 20. mendearen lehen erdiko abangoardien barri emongo dau Bilboko Guggenheim Museoak, apirilaren 22tik urriaren 23ra.

Paris abangoardien erdigunea izan zan joan dan mendearen hasikeran. Picasso, Delaunay, Braque eta beste artista asko alkartu ziran han eta ordura arteko konbentzino guztiak apurtu zituen. Artistek uria eta uriko paisajeak hartu zituen inspirazino iturritzat. Erakusketearen izenburua, Hiriko ikuspegiak, Delaunayren serie piktoriko batetik hartuta dago.

Mendea hasi eta Bigarren Mundu Gerrara bitarteko ibilbidea egiten dau Bilbora heldu barri dan erakusketeak. Sasoiko artearen jokera modernoenak jorratzen ditu, esaterako kubismoa, surrealismoa, abstrakzinoa, eta Parisko Eskolea.

Ospe handiko artisten obrak dagoz ikusgai: Pablo Picassoren Le Moulin de la Galette (1900), Amedeo Modiglianiren Biluzia (1917), Marc Chagallen Biolonistea (1923-24)... New Yorkeko Guggenheim Museoaren funtseko artelanak dira eta Bilboko museoagaz 2014an sinatutako akordioari esker ekarri ditue Euskal Herrira. Alkarlan horren lehenengo emoitzea da erakusketa hau.

Ohiko moduan, erakusketa honen harira be, jarduera didaktikoak antolatu ditu Guggenheim Museoak. 20. mendearen hasikerako Pariseraino atzera egitea proponiduko dabe jarduerotan. Parisko Eskoleari buruzko ikastaroa, zinema zikloa, berbaldiak eta abar egongo dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu