Euskal mitologiaren inguruko lehenengo 3D bideo-jokoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-04-22 11:16

Astialdia eta hezkuntzea lotzen dituan bideo-jokoa da Sorginen kondaira, hiru dimensinotan euskal mitologiaren inguruan sortutako lehenengoa. Binary Soul enpreseak diseinau dau jokoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Urtebeteko lanari esker, detaile handiko irudi erakargarriak eta informazino ugari sartu deutsiez jokoari.

Merkaduan dagozan bideo-joko gehienak astialdirako pentsauta dagoz, baina Sorginen kondaira hezkuntza arlora begira be egina dago. Binary Souleko arduradunek adierazo dabenez, ondo pasetea eta ikastea buztartzen ditu jokoak. Izan be, euskal mitologiako personaien ganeko informazino zehatza eta euskal kultureari lotutako gaiak topauko ditue jokalariek.

Abenturazko jokoa da Sorginen kondaira eta Euskal Herriko leku esanguratsu batzuetan kokatu dabe istorioa. Protagonistak euskal mitologiako personaiak dira. Ondo paseteaz batera, euskal mitologia hobeto ezagutzeko konbitea egiten deusku jokoak, eta euskeraz ganera, azpimarratu dau Ana de Castro Foru Aldundiko euskera zuzendariak.

Hiru dimensinotan egin dabe bideo-jokoa eta, ganera, personaien ezaugarriak eta jokoaren aukerak detaile txikienera arte jagon nahi izan ditue. Euskeraz zein gaztelaniaz jolasteko preparau dabe bideo-jokoa. Hartara, urtebete inguruko lana egin behar izan dau Binary Soulek Sorginen kondaira prest eukiteko. Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Eusko Jaurlaritzea, Bilbao Ekintza eta DigiPen institutua proiektuaren laguntzaile izan dira.

Euskal kulturea zabaltzeko modu aitzindaritzat jo daben bideo-joko hau, Elkar dendetan salduko dabe, 15 euroan. Trailerra be egin deutsie, ikusi hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu