Arrate Illaro eta Nerea Ibarzabal irabazle asteburuan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetan

Bizkaie! 2016-04-25 10:45   Bertsolaritzea

Zapatuan Astrabuduan eta domekan Ondarroan, saio bi egon dira asteburu honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udabarriko fasean. Zapatuan Arrate Illaro izan zan irabazle eta domekan, Nerea Ibarzabal izan zan onena. Hurrengo saioa, hilaren 30ean, Derion jokatuko da.

Zapatuan Astrabuduan eta domekan Ondarroan, saio bi egon dira asteburu honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udabarriko fasean. Zapatuan Arrate Illaro izan zan irabazle eta domekan, Nerea Ibarzabal izan zan onena. Hurrengo saioa, hilaren 30ean, Derion jokatuko da.

Erandioko Astrabudua auzoan, Josu Murueta kultur etxean, jokatu da asteburuko lehenengo saioa, udabarriko faseko hirugarren kanporaketea hain zuzen. Sei bertsolarik parte hartu dabe eta Arrate Illarok, 188 puntu lortuta, atzean itxi ditu ganerako lehiakideak. Hortaz, txapelketearen azken fasean egoteko aukera ederra dauka Uribe Kostakoak.

Illaroren atzetik, Paule Ixiar Loizaga izan da bigarren (161 puntu). Hirugarren eta laugarren, Illart Gumuzio eta Aitor Esteban geratu dira, biek 142,5 puntu lortuta. Bosgarren Gurutz Uruburu izan da (137) eta seigarren, Bikain Urkiri (94,5).

Domekako saioa, ostera, Lea-Artibain jokatu da eta hango batek irabazi dau. Izan be, Ondarroako Beikozini aretoan jokatutako kanporaketan, Nerea Ibarzabal markinarrak lortu ditu puntu gehien, 188,5.

Ibarzabalen atzetik, holantxe geratu dira Ondarroako beste bost parte-hartzaileak: Mikel Retolazak 174,5 puntu; Iñaki Iturriotzek 172; Txaber Altubek 171; Iker Garitagoitiak 144,5; eta Peio Azkaratek 132.

Udabarriko faseko hurrengo kanporaketea, bosgarrena, Derioko Gurea aretoan jokatuko da zapatuan, apirilak 30, arratsaldeko 17:30ean. Honeek izango dira oholtzan: Aissa Intxausti, Beñat Vidal, Imanol Uria, Ion Barrocal, Itxaso Paia, Koldo Gezuraga, Mikel Goiriena eta Xabier Irakulis.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu