Gaur hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-04-27 17:10   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, maiatzaren 3tik 6ra jokatuko dira kanporaketak. Finala hilaren 22an izango da, Getxon. Egun horretan, idatzizko eta bat-bateko finalak, bertso-eskolen tartea eta Bizkaiko Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bat egongo dirala aurreratu dau alkarteak.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, maiatzaren 3tik 6ra jokatuko dira kanporaketak. Finala hilaren 22an izango da, Getxon. Egun horretan, idatzizko eta bat-bateko finalak, bertso-eskolen tartea eta Bizkaiko Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bat egongo dirala aurreratu dau alkarteak.

2016ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketeak, beraz, lau kanporaketa eta finala izango ditu. Gaur, martitzena, izango da lehenengo saioa, Getxoko Azebarri kultur alkartean (17:30ean). Bihar, hilak 4, jokatuko da bigarren kanporaketea, Bermeoko Eleizalde ikastolan (15.00).

Maiatzaren 5ean, Bilboko Deustua auzora helduko da txapelketea. Berbaizu euskera alkartearen egoitzan jokatuko dabe hirugarren kanporaketea, 17:00etan. Amaitzeko, hilaren 6an, Elorrioko Txintxirri ikastolan jokatuko da laugarren kanporaketea (15:00).

Kanporaketetako onenak finalera pasauko dira. Aurtengo Eskolarteko Txapelketako Finalak, baina, egun osoko egitarau baten barruan egongo dira. Getxon izango da hitzordua, Fadurako kiroldegian.

Goizean, idatzizko finala jokatuko da eta, ondoren, bat-batekoa. Bertan bazkaltzeko aukerea eukiko dabe parte-hartzaileek. Arratsaldean, bertso-eskolen tartea dalakoa egingo dabe eta, eguna biribiltzeko, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bat Faduran bertan jokatuko dabe.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bertsolaririk onenak, Euskal Herriko finalean izango dira. Bagilaren 3an jokatuko da final hori, Hernaniko Ereñotzu auzoan, herrialde guztietako ordezkariak bertan dirala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu