Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari

Bizkaie! 2016-05-03 14:43   Bertsolaritzea

Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.

Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.

1941eko maiatzaren 3an jaio zan Amuriza, Zornotzan. 1965ean abade egin zan, eta 1968tik aurrera, zazpi urte egin zituan preso. 1976an, abade izateari itxi egin eutsan.

Politikagintzan, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan ibili izan da eta azken jardun horretan, birritan izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an;  eta hirugarren 1986an. Gainera, bertsolaritzeari haize barria ekarri eutson, forman eta edukian, neurri eta doinuetan zein berbakera eta metafora multzoan. 51 urte egin ditu plazarik plaza eta bertsolaritzea alderdi askotatik landu dau: bat-batekoa, bertso jarriak, bertso musikatuak... Xabier Amurizarena da lehenengo hiztegi errimatua bere.

Hamaikatxu liburu argitaratu ditu Amurizak, bertsolaritzeari buruz zein literatura eta saiakera arlokoak.

Nahiz eta plazak itxi, Amurizak sortzen jarraituko dau, batez be idazten. Maiatzaren 19an, esaterako, Zein ongi bizi zen Ulises. Dibertimendu airoso bat irakurraldia egingo dau Bidebarrieta Bilboko liburutegian, eta Mikel Markez musikariarentzat berbak idazten dabil.

Altzon, joandako astegoienean, Miren alabeagaz batera egindako saioa azken-azkena izan zan. Hona hemen Xabier Amurizaren agurra.

Kontuak kontu, bagilean be izango da Etxanoko bertsolaria omentzeko ekitaldirik.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu