Aritz Landetak irabazi dau Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako Deustuko saioa

Bizkaie! 2016-05-06 11:47   Bertsolaritzea

Getxoko ALBE bertso-eskolako kide bat izan da, bigarren egunez segidan, Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketako irabazlea. Aritz Landeta izan da onena Deustuko Berbaizu alkartearen egoitzan jokatutako hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, maiatzaren 22an Getxoko finalean egoteko txartela lortu dau.

Hamar bertsolarik parte hartu dabe Deustuko kanporaketan, aurreko saioetan baino gehiagok. Honeek izan dira: Zornotzako bertso-eskolako Pello Gerrika, Iñaki Uriarte eta Xabi Olalde; Deustuko bertso-eskolako Irati Antepara eta Unai Foruria; Santutxuko bertso-eskolako Eztizen Artola, Uxue Elgorriaga eta Izaskun Manero, eta ALBEko Irene Ezkurra eta Aritz Landeta.

Lehenengo bertsoaldiak bota eta lau onenak aukeratu ditu epaimahaiak, saioko bigarren zatirako: Irati Antepara, Irene Ezkurra, Izaskun Manero eta Aritz Landeta. Azken hori izan da irabazlea. Beraz, Getxoko finalean izango da ziur. Besteek, itxaron egin beharko dabe, saio guztietako puntuazinoaren arabera beste lau txartel egongo dira eta.

Gai-jartzailea Ander Elortegi izan da Deustuan. Epaileak Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izan dira. Azken kanporaketea gaur, barikua, jokatuko da, Elorrioko Txintxirri ikastolan (15:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu