2007ko irailaren 8a
hasiera > barriak > Antxina-barri > Frankistek fusilautako Felipe Urtiaga omenduko dabe Berrizen
Frankistek fusilautako Felipe Urtiaga omenduko dabe Berrizen  

2005eko omenaldia (Iban Gorriti)

Gaur, irailak 11, 70 urte beteten dira Felipe Urtiaga Berrizko alkatea hil ebela. 2005. urtean Berrizko Udalak Felipe Urtiaga Eguren eta frankismoak errepresaliautako berriztar guztien omenez oroigarria imini eban Olakueta plazan. Aurten, Gerediaga Elkartearen laguntzinoagaz eta herrian sortu barri dan ‘Berriz 1936 Gogoratzen’ kultur alkartearen babesagaz, frankismoaren biktimei gorazarre egingo jake, 1937. urteko irailaren 11 gogoratzeko.

Arratsaldeko 19:30etan izango da ekitaldia, Olakueta plazan. Jantzarien ekitaldia eta lore eskaintzeaz gan, Felipe Urtiaga eta garaiko berriztarrak gogoratzeko berbalditxua izango da eta Lauaxetaren ‘Azken oyua’ olerkia be irakurriko da. Izan be, Esteban Urkiaga ‘Lauxetak’ fusiletako itxaroten egoala idatzi eban olerki hori 1937. urteko bagilaren 25ean.

Felipe Urtiaga Espainiako II. Errepublikako aginte demokratikoan Berrizko herriak hauteskunde demokratikoetan aukeratutako alkate izan zan. 1931tik 1936ra bitartean, Berrizen hainbat hobekuntza bultzatu zituan: Olakuetako frontoia egin zan, Olakueta plazea barriztau, auzoetan eskolak egin ziran eta etxeetara ura eroateko azpiegiturak egiteko agindua emon eban.

1936. urteko garagarrilaren 18an altxamentu militarra jazo zanean, udaleko ordezkariakaz eta herritarrakaz defensa komitea sortu eban herria babesteko. Frankisten tropak 1937ko apirilaren 25ean sartu ziran herrian. Felipe Urtiaga alkatea preso hartu eta irailaren 11n Derioko kanposantuan fusilau eben.

Ekitaldian, Felipe Urtiaga alkatea omentzeaz ganera, herritar gehiagok be sasoiko errepresinoa bizi izan eben eta horreek danak be omenduko dira.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3070 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea