‘Kalatxo’ jaio da

Bizkaie! 2007-10-02 11:48

Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari eta ilustratzaileak ‘Kalatxo’ personaia sortu dau Azaro Fundazinoaren ekimenez. Marrazkiaren helburuak bi dira: batetik, Lea Artibai eskualdeko gazteen artean kultura eta kultura honen atzean dagozan baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteei euren eskualdea ezagutzen emon.

Aitor Urkiola ‘Brontxe’ marrazkilari eta ilustratzaileak ‘Kalatxo’ personaia sortu dau Azaro Fundazinoaren ekimenez. Marrazkiaren helburuak bi dira: batetik, Lea Artibai eskualdeko gazteen artean kultura eta kultura honen atzean dagozan baloreak zabaltzea, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteak euren eskualdea hobeto ezagutzea.

Azaro Fundazinoak eskualdeko datu orokorrak ikertu eta jaso ditu, eta formatu erakargarriago batera pasetea proposatu eutson marrazkilari ondarrutarrari. Gauzak holna dirala, ‘Kalatxo’-k eskualdeko datu ekonomiko, soziologiko eta demografikoak azaltzen ditu Lea Artibai eskualdeko hezkuntza zentro (DBH.3 eta DBH.4) desbardinetan banatzen hasi diran ‘Lea Artibai ezagutzen’ liburuxkan. Gainera, nahi dauenak, ale bat eskuratu leike Azaro Fundazinoagaz kontaktuan jarri ezkero.

Eta zergatik kalatxoria? Aitor Urkiolak dinoanez: ‘Arrazoi zehatzik ez dago... Baina liburutxua umeentzako zanez, maskota bat izatea komenidu zala begitandu jakun. Neskea edo mutila?? Hobeto animalia bat… Ta zer animalia?? Zein da Lea Artibaigaz identifiketan dan animalia? Ardia ez... Ardilatxa dago. Elefantea ez... Gitxi doguz... Astoa be ez... Glamour gitxi... Eta zerura begira pentsetan dogunez, han agertu zan kalatxori bat... Hori da historia... Beste barik’.Beraz, hortik sortu zan Kalatxo. Kalatxori bat marraztu eban, eskualdean zehar hegan ibili eta gero ikusi dauena gazteei azaltzeko.

Arrakastatsua izango balitz, etorkizunean bideoa, web orrialdea, kotxerako pegatina edo mueta horretako beste euskarri batzuetara pasauko litzateke ‘Kalatxo’-ren irudia, baina oraindino goizegi da hori jakiteko.

Azaro Fundazinoak, ekintza honetaz aparte, gazteei zuzendutako hurrengo ekimenak antolatzen ditu: idazlan lehiaketak, eskualdeko enpresetara bisitak, negozio ideia baten deskribapena eta enpresa sortu barriei buruzko kasu praktikoak, besteak beste.

Azaro Fundazinoak Markina-Xemeingo Esperanza Eraikinean dauka kokalekua. Azaro Fundazinoa bere hurreko ingurunean, lehentasunez Lea Artibai eskualdean enpresa barriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu dauen erakundea da: www.azarofundazioa.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu