2007ko zemendiaren 20a
hasiera > kulturea > musikea > 'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana
'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana  

Alex, Ander eta Ibai

Noizean Behin gatikarrek bigarren diskoa atara dabe 'Arazi' izenburupean, oraingoan be Baga-bigaren eskutik. Urte eta erdi herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, ikasitakoak disko honetan erakusten dituezala autortu dabe taldekideek. Noizean Behin Alex (gitarrea eta ahotsa), Hegoi (bajua), Ander (bateria) eta Ibai (gitarrea eta koroak) dira.

'Helburu bakarra izan dogu: diskoa dinamikoa izatea. Eta lortu dogu. Lana arina da, gordina, eragiteko gogoagaz egindakoa', azaldu dau Ibai taldekideak. Hortik, izenburua.

Noizean Behin taldeak rockaren alderik indartsuena eta boteretsuena jorratzen dau baina azken emoitzean metal ikutua da nagusi. Melodiek tarte garrantzitsua hartzen dabe.

Formatua ia desagertzear dagoan arren, diskoa kanta bilduma bat baino zeozer gehiago dala uste dabe eta, horregaitik, itzelezko garrantzia emon deutsie diseinuari. Igotz Ziarreta izan da horren arduraduna eta bitxikeria batzuren arduraduna. Diskoagaz batera, arkatz bat dator, 'disko danetan espazio hutsa izaten dan lekua beteteko'. Ganera, atzeko arpegia hutsik dago.

Alex gitarreak bigarren lan honen alde teknikoaren barri emon dau. 'Natxo Libertygaz grabau dogu Mungiako Lamina estudioan, aurreko diskoa legez; baina, oraingoan, nobedade legez, masterizazinoa Kanadako Infinite Wave estudioan egin da, ikutu profesionalagoa edo emoteko helburuagaz'.

Kontzertu-birea urtarrilean hasteko asmotan dabil taldea, oraindino data zehatzik ez dagoan arren.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


agendea
Musikea - 2010-07-30
MARK KNOPFLER
Musikea - 2010-07-30 22:30
GOVERNORS + SARKOR
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3036 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea