Arratiako III. Txalaparta Eguna Areatzan

Bizkaie! 2008-05-05 17:38

Arratiako Trukutze Txalaparta Taldeak antolatuta, datorren zapatuan, maiatzak 10, ez dira gitxi izango txalaparta soinuagaz izartuko diranak, hamabiak aldera emongo deutsie-eta hasierea egunari txalaparta eta txistularien kalejireagaz.

Arratiako Trukutze Txalaparta Taldeak antolatuta, datorren zapatuan, maiatzak 10, ez dira gitxi izango txalaparta soinuagaz izartuko diranak, hamabiak aldera emongo deutsie-eta hasierea egunari txalaparta eta txistularien kalejireagaz. Bazter guztietara helduko da ttakuna eta hori beroketea baino ez da izango, eguerdian, ordu batean hasiko da-eta jaia txupinazoagaz.

Arratiarrak jai honetan parte hartzea gura dau taldeak, horregaitik egun osoan txalaparteari ekin gura deutsan edozeinek aukerea izango dau horretarako; lehen aukerea 13:00etan izango da txalaparta tailerrean.

Eguerdian, indarra hartzeko, bazkaria egongo da gura dauenarentzat, 10 euroren truke. Txartelak, ohiko lekuetan dagoz salgai eta arin ibili beharko dabe hurreratuko diranek eguenean, hilaren 8an, amaituko dalako txartelak erosteko epea.

Arratsaldeko 18:00etan izango da txalaparta emonaldia; txalapartea joteko hamaika modu erakutsiko deuskuez Bizkaiko leku desbardinetatik etorritako taldeek. Bakotxak zeozer berezia egingo dau oholak astinduterakoan. Danetara, 6 talde izango dira oholtza gainean: Barakaldoko Hala Dzipo, O+hatz proiektuko Ion Garmendia eta Iñaki Plaza, Zaldibargo Maider eta Ibon, Zornotzako Arpelik ez taldea, Uribe Kostako UKTEST eta Arratiako Trukutze taldea.

Goizean eta arrastian kalejirak, albokariak, trikitixa soinuak, poteoa… eguna alaituko daben hainbat ekintza gozau ahal izango dira.

Gauean be jaiak segiduko dau, izan be, Laminetxe Gaztetxean kontzertua egongo da, Areatzako Zaustu taldeagaz. Gero Edorta Zurinaga zeaniztarra, musika munduan Tibetex izenagaz ezaguna, izango da musikea ipintearen arduraduna.

Dana dala, bezperatik entzungo dira ttakunak. Izan be, Gasteizko Harresian Zulo taldeak, gaueko 22:30etan Igorreko kultur etxean saio bat eskeiniko dau.

Holan ba, datorren astegoiena musika eta jai giroan pasetako aukerea eskaintzen deutsie Trukutzekoek bai Arratiarroi eta bai bertara hurreratzen animetan diranai. Hau guztiau aurrera eroateko Areatzako eta Igorreko udalen laguntzinoa izan dabela, eta Fraka-Zuri Gazte Asanbladakoen laguntza eta inplikazinoa eskertu gura dabe Trukutzekoek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu