2008ko abenduaren 4a
hasiera > barriak > sarean > Liburuak eskuko telefonoetan irakurteko plataformea garatu dabe Elekak, Bluexarek eta Alberdaniak
Liburuak eskuko telefonoetan irakurteko plataformea garatu dabe Elekak, Bluexarek eta Alberdaniak
Liburua eskukora deskargau eta edozein tokitan eta momentutan irakurri ahal izango da

Gaur, abenduak 1, Liburuak Eskuko Telefonoetan ekimena aurkeztu dabe Donostian, liburuak eskuko telefonoetan irakurteko aukerea emoten dauen lehenengo plataformea. Egitasmoa Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Bluexare eta Alberdania enpresen alkarlanaren emoitzea da.

Aplikazino horren bidez, liburuak eskuko telefonoetara deskargau eta bertan erosotasun osoz irakurri ahal izango dira. Hori egiteko aukerea emoten dauen Euskal Herriko eta Estaduko lehenengo proiektua da, eta bere helburu nagusiak gazteen artean irakurteko zaletasuna bultzatzea eta literatura kontsumoa handitzea dira.

Aurkezpenean azaldu daben moduan, Durangoko Azokan Alberdaniak izango dauen saltokian argitaletxeak kaleratutako hiru libururen lehenengo kapituluak deskargau ahal izango dira bluethooth emisore baten bidez. Datorren urtearen hasieran, salmenta sistema bat jarriko dabe martxan Alberdaniako webgunean irakurleak obra osoak deskargetako aukerea izan daian.

Aplikazinoaren plataforma teknologikoa Bluexare eta Eleka enpresek garatu dabe, eta edukiak Alberdaniarenak izango dira. Proiektua aurrera eroateko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen diru laguntzinoa izan dute.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3070 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea