2009ko urtarrilaren 18a
hasiera > barriak > euskerea berbagai > AnHitz, euskeraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dabe Donostian
AnHitz, euskeraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala aurkeztu dabe Donostian  

Ezkerretik eskumara: Alberto Fernández, Igor Odriozola, Itziar Nogeras, Patxi Baztarrika, Kutz Arrieta eta Jesús Herrero

Euskaraz berba egiten dauen zientzia-aditu birtuala da AnHitz, eta gaur goizean egin dabe haren aurkezpena, Donostian. Vicomtech-IK4 eta Tecnalia-Infotech zentro teknologikoak, Elhuyar Fundazinoak eta EHUko Ixa eta Aholab taldeek osotzen daben partzuergoak bultzatu dabe, 2006-2008 epean, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura sailen laguntzinoari esker. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak azaldu dauenez, 'AnHitz proiektuaren helburua da personak eta gailuak alkarregaz komuniketako behar diran euskerazko hizkuntza-teknologiak ikertzea eta garatzea'. Euskeraz hitz egiten dauen zientzia-aditu birtual interaktiboa da AnHitz. Erabiltzaileak egiten deutsozan zientzia eta teknologiari buruzko galderak erantzuten ditu euskeraz, eta hitz bakar edo anitzeko kontsultak be egin ahal jakoz. Horrezaz gan, kontsulta horreekaz zerikusia daben gaztelaniazko eta ingelesezko dokumentuak bilatu eta euskerara itzultzen ditu.

AnHitz, beraz, zenbait teknologiaren emoitzea da: avatarraren itxuraz Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroa arduratu da, personaia birtualak sortzeko dauen teknologiaz baliatuta; UPV/EHUko Aholab taldeak eta Tecnaliako Infotech unitateak ahotsa jarri deutse personaiari, eta horri esker, AnHitz gai da euskalkiak eta hitzak ahoskatzeko eta hainbat aldaera ezagutzeko; UPV/EHUko IXA taldea, bestalde, dokumentuak euskerara automatikoki itzultzen trebatzeaz arduratu da, eta Elhuyar Fundazinoko lantaldeari esker, azkenik, gai da AnHitz dokumentu eleaniztunak bilatzeko.

Anhitz proiektuari esker, zazpi baliabide, hamahiru tresna eta zazpi aplikazino garatu edo hobetu dira euskerearen alorrean. Bestalde, proiektu honek euskerearen eremuko zenbait erreminta aplikazino bakar batean batu ditu lehenengoz: Question Answering (galderak erantzutea), Cross Lingual Information Retrieval (informazino-bilaketa eleaniztuna), Machine Translation (itzulpen automatikoa), Speech Synthesis (ahotsaren sintesia), Automatic Speech Recognition (ahotsaren ezagutza automatikoa) eta Visual Interface (ikus-interfazeak). Etorkizunera begira, aplikazino hau aurrerapen handia dala azpimarratu dabe partzuergoko arduradunek.

Horren guztiaren barri emoteko izan dira prentsaurrekoan Itziar Nogeras, Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusia; Igor Odriozola, EHUko Aholab taldeko ikertzailea; Kutz Arrieta, Vicomtech-IK4 zentro teknologikoko ikertzailea; Jesús Herrero, Tecnalia-Infotech-eko Merkatu Unitateko kudeatzailea; Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Teknologia Zuzendaria eta Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


agendea
Musikea - 2010-07-30
MARK KNOPFLER
Musikea - 2010-07-30 22:30
GOVERNORS + SARKOR
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3036 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea