Etorkinak euskerara zelan hurreratu diran erakusteko 'Etorkinak Getxon' DVDa kaleratu dabe

Bizkaie! 2006-08-30 02:00   Euskerea berbagai

Etorkinak euskerara modu integratzaile batean erakarri nahi izan dabez, batetik, seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulau dagiezan eta bestetik, etorkin helduek eta gazteek oinarrizko ezagutzea eskuratu dagien.

Getxoko Udalak 'Etorkinak Getxon' izeneko DVDa kaleratu dau, Inmigrazino eta Euskara Zerbitzuek alkarlanean etorkinakaz orain arte aurrera eroandako esperientzien barri emoteko eta aldi berean etorkinak eta euskera lotzeko. Bihar eguena, abuztuak 31, aurkeztuko dau Algortako Villamonte Kultur Etxean.

Udal bizkaitarreko iturriek adierazo dabenez, alkarlan horren bidez etorkinak euskerara modu integratzaile batean erakarri nahi izan dabez, batetik, seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulau dagiezan eta bestetik, etorkin helduek eta gazteek oinarrizko ezagutzea eskuratu dagien.

Beste alde batetik, Udal Euskara Zerbitzuak, Inmigrazino eta Interkulturalidadea zerbitzuagaz batera, Etorkit izeneko egitasmo barria be abiarazo dau.Elementu desbardin batzuk kit batean batzen dituan ekimenaren helburua Getxoko Udalak udalerrira heltzen diran atzerritarren artean euskerea modu integratzaile batean zabaltzeko martxan jarritako ekintzak eta proposamenak ezagutzera emotea eta zabaltzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu