Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-02-10 17:06   Euskerea berbagai

Lankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz).

Imanol Landa Getxoko Alkateak, Eneko Arruebarrena Leioako Alkateak, Joseba Goikouria Erandioko Alkateak eta Pedro Jesus Botejara, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeko presidente ordeak Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur goizean.

'Orain arte udalerri bakotxean lan egin da esparru horretan eta orain batera jokatzeko momentu aproposa izan daitekeelakoan hitzarmena sinatu dogu' adierazo dau Imanol Landa, Getxoko Alkateak. Asmoa da eskualdeko herri guztietan jasotako materiala bateratzea, kalidadea zaintzea eta guztiok erabili ahal izateko formatuan jartea. Hori dala eta, egindako lanak herritarren artean zabaldu nahi dira, produktu interesgarriak sortuz. Produktu horreek, besteak beste, ondarea ezagutzera emoteko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dogun ingurua hobeto ezagutzeko balio behar dabe.

Lankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz). Gehiena edadeko personei grabazinoetan jasoa eta beste ikerketa batzuetako materialez aberastuak. Bigarren helburua, jasotako materiala egoera txarrean dagoanean (esanahia galdutako abestiak, zentzu argirik bako esaldiak, funtzino didaktikoa galdu daben ipuinak...) berreregitea da, ondoren zabaltzeko.

Getxoko Alkateak adierazo dau du gaurkoa egun garrantzitsua dala 'euskerea maite dogunontzat ekimen ona dalako lehenengo aldiz lurraldeko udalerri desbardinek euskereagaz eta tokian tokiko hizkuntzeagaz dauen konpromisotik batera lan egingo dogulako, esfortzuak, estrategiak eta baliabideak alkarbanatuz, gure altxorra dan aurreko belaunaldiek itxitako hizkuntza ezagutze eta zabaltze aldera'. Alkateak gehitu dau ondasun hori galtzeko arriskuan dagoanez 'batu, zabaldu eta ezagutzera emon nahi dogu, horregaz mantendu ahal izateko kultur eta hizkuntzako interesa berpizteko asmoz'. Antzeko jarrera era eretxia azaldu dabe ganerako alkate eta ordezkariek 'gure hizkuntzeari eusteko lan eta esfortzuak batera egitearen garrantzia' azpimarratuz.

Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta aurrekontua 60.000 eurokoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu