IX. Galdames Folk astegoien honetan Bizkaia, Eskozia, Kamerun eta Kanadako doinuakaz
Adarrots
| |
Folk musikea protagonista izango da astegoien honetan, urriak 15 eta 16, Galdameseko San Pedro plazako karpan. Euskal Herriko eta nazinoarteko taldeek parte hartzen dabe urtero. Aurten, Adarrots talde bizkaitarra izango da euskal folk musikearen ordezkaria, eta euren ardurea izango da jaialdiari hasierea emotea. Gaur, barikua, hilak 15, 22:00etan hasiko da kontzertua. Adarrotsen kontzertuaren ostean, Eskoziako Session A9 taldearen txandea izango da. Atsedenaldian, gaueko 23:15 inguruan, Zilarrezko Alboka saria banatuko da eta aurten Radio Euskadiko La Jungla sonora saioko gidari Joseba Martinek jasoko dau.
Zapatuan, barriz, hilak 16, Kamerungo Mambala taldeak eta Quebeceko Le Vent du Nord taldeak joko dabe.
Gaueko kontzertu horreek dobakoak izango dira, eta karpapean egingo dira. Edozelan be, bestelako ekitaldibatzuk be izango dira Galdames Folk jaialdian, besteak beste, musika tresnak egiteko tailerrak eta txalaparta ikastaroa.
Bizkaie!
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.