Gorka Ostolaza finalaurrekoetan

Bizkaie! 2006-10-09 02:00   Bertsolaritzea

Zamudion hasi zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta Gorka Ostolazak zuzenean lortu eban finalaurrekoetarako txartela. Gainontzeko bertsolariek azken puntuazinoaren arabera izango dabe sailkatzeko aukerea.

Zamudion izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen lehenengo kanporaketea. Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza, Eneko Abasolo, Amaia Uribe, Miren Ibarluzea eta Mikel Galarza bertsolariak izan ziran bertan eta hona hemen lortutako puntuazinoa.

Gorka Ostolaza: 409,5 puntu
Miren Ibarluzea: 394,5 puntu
Beñat Ugartetxea: 387,5 puntu
Eneko Abasolo: 375,5 puntu
Amaia Uribe: 330 puntu
Mikel Galarza: 308 puntu

Saioko irabazleak zuzenean lortu dau finalaurrekoetarako txartela. Gainontzekoek azken puntuazinoaren arabera izango dabe sailkatzeko aukerea.

Bigarren kanporaketa saioa, datorren domekan, urriak 15, jokatuko da Sestaoko Musika etxean, arratsaldeko 17:30etan. Parte-hartzaileak ondokoak izango dira: Joseba Artza, Itsaso Paia, Ilaki Iturriotz, Ander Elortegi, Lander Ibarluzea eta Peru Vidal.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu