Korrika 17ren unitate didaktikoa honezkero eskuragai

Bizkaie! 2011-02-17 17:54   Euskerea berbagai

Unitate didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako preparautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea.

Ikastolen Alkarteak eta AEK-Korrikak alkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu dabe Bilboko Kalderapeko euskal kulturgunean. Hilaren 21etik aurrera, Korrika eta Ikastolen Alkarteko webguneetatik hartzeko moduan egongo da.

Unitate didaktikoa edade tarte guztietako ikasleei zabaldutako (haur hezkuntzatik 18 urtetara) eta 10 egunerako preparautako Korrikari buruzko materiala da, Euskal Herriko eskola eta ikastoletan Korrikaren mezua zabaltzeko balio dauen tresnea. Irakasleei Korrika txikiak antolatzen eta preparetan laguntzeko baliogarria izateaz gan, Korrikaren alde egiten daben lan handia eskertzeko modu bat da.

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko lehendakari Koldo Tellituk esan dauenez, Ikastolen Alkartea euskalakaria da, euskalakari bihurtu nahi doguz ikastola eta ikastetxeetako gelak. Baina, haratago joan nahi dogu eta Korrikaren mezua jendartera zabaldu nahi dogu. Euskal Herritar oro euskalakari bilakatu nahi dogu.

Kristina Boan, Ikastolen Alkarteko kidea eta unitate didaktikoaren egilea eta koordinatzaileak, unitate didaktikoaren nondik norakoak azaldu ditu. Holan, Korrika txikiari indar berezia emoteaz gan, unitate didaktikoagaz hainbat jarduera bultzatu nahi dituela azaldu dau, horreen artean, teknologia barriak oraina eta etorkizuna dirala kontuan hartuta, euskalakari bloga sortu dogu.

Korrika arduradun Edurne Brouardek esan dauenez, Korrikak beti jaso izan dau asko euskal gizartetik, eta Korrikaren nahia, espiritua eta filosofia da ordainetan zeozer emotea, hau da, trukean zeozer emotea. Bide horretan ugari izan dira, eta dira, Korrikari ekarpena egiten deutsen eragile, alkarte eta norbanakoak. Esangura horretan, aurten bada nobedaderik unitate didaktikoan: Maider Legarreta gazte galdakoztarrak Korrikari eskainitako kanta unitate didaktikoaren ariketetako bat izan baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu