21 dendek parte hartzen dabe 'Ospatu eta Oroitu Euskaraz' kanpainearen laugarren edizinoan

Bizkaie! 2011-03-09 10:11   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak Ospatu eta Oroitu Euskaraz kanpainearen laugarren edizinoa jarri dau martxan, ekitalditarako konbidapenak euskeraz egin nahi dituen personei lana errazteko helburuagaz.

Getxoko Udalak Ospatu eta Oroitu Euskaraz kanpainearen laugarren edizinoa jarri dau martxan, ekitalditarako konbidapenak euskeraz egin nahi dituen personei lana errazteko helburuagaz. Gitxi da admnistrazinoek euskerearen erabilpen alor guztietan egiten daben esfortzu guztia. Hau lako kanpainakaz egiten dogun sustapenak erakusten dau Getxoko Udalak hizkuntzearen erabilpena bultzatzeko dauen konpromiso fidela, kasu honetan topetea eta lortzea gatxagoa dan materiala eskura jarriz adierazo dau Koldo Iturbek, Euskera Zerbitzuko zinegotzi arduradunak.

Horretarako, zorion-txartel, konbidapen edota oroigarri ereduak jasoten dituan liburu baten 200 ale kaleratu dira eta horreek udalerriko 21 liburu-dendatan, papel-dendatan edo inprimategitan dagoz eskuragarri; horrezaz gan, hurrengo lekuetan be egongo dira: udal liburutegietan, euskaltegietan, Gazte Informazio Bulegoan, ikastetxeetan, haurtzaindegietan eta udal egoitzetan. Persona interesatuek nahi daben testua topetan ez badabe argitalpenean, dendetako arduradunek idazkera zuzena erraztuko deutsee. Gainera, zerrendako establezimendu batzuetan konbidapenak edo zorion-txartelak euskera hutsean egiten dituenei % 10eko deskontua egingo jake eta euskeraz eta gaztelaniaz izan ezkero % 5ekoa.

Era berean, Udalak kanpaineari buruzko informazino liburuxka (parte hartzen daben denden zerrendeagaz) baten 14.000 ale kaleratu ditu eta horreetatik 5.500 ale 0 eta 12 urte bitarteko umeak dituen familiei bialduko deutsez.

Informazino gehiago behar izan ezkero, interesdunek Udaleko Euskara Zerbitzura jo leikie, 94 466 00 11 telefono zenbakira, edo bestela www.getxo.net udal webgunera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu