Hizkuntza-teknologiako barrikuntzak danon eskura BerbaTek proiektuaren webgunean

Bizkaie! 2011-04-26 17:21

BerbaTek hiru urterako (2009-2011) ikerketa estrategikoko proiektua da. Hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea dau helburu, eta itzulpena, irakaskuntza eta edukiak lantzen dituan sektore ekonomiko zabalaren euskarri teknologiko nagusia izan nahi dau.

Berbatek proiektuko bost eragileek (Elhuyar Fundazioa, EHUko IXA eta Aholab taldeak eta VicomTech eta Robotiker zentro-teknologikoak), Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen laguntzinoagaz, www.berbatek.com webgunea plazaratu barri dabe, hizkuntza-teknologietako azken ikerketen emoitzak gizarteratzeko asmoz. Webgunea dinamikoa da, etenbarik eguneratzen da (modu automatikoan), eta hizkuntza-teknologien inguruko barriak emotea dau helburu. Besteak beste, teknologia horreen inguruko ekitaldien agenda bat eskaintzen dau, bai eta partzuergoko kideen albisteen gune bat eta hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien behatoki bat be, alor horretako barrikuntzei jarraitu ahal izateko. Gainera, BerbaTek proiektuan sortuko diran argitalpen, aurrerapen eta demoak be ikusgai izango dira webgune horretan.

BerbaTek hiru urterako (2009-2011) ikerketa estrategikoko proiektua da. Hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea dau helburu, eta itzulpena, irakaskuntza eta edukiak lantzen dituan sektore ekonomiko zabalaren euskarri teknologiko nagusia izan nahi dau. Izan be, industria horrek teknologia aurreratuak behar ditu lehiakor izango bada ingurune globalizatu, interkonektau eta eleaniztun honetan.

Hizkuntzearen industria hiru alor nagusitan banatuta dago Berbatek proiektuan: Edukiak, Irakaskuntza eta Itzulpena. Hiru alor horreetan lortu diran lehenengo emoitzak urte amaierarako aurkeztea espero dau partzuergoak: Itzulpena alorrean, bikoizketa automatikoko lehen aplikazinoak; Irakaskuntzakoan, ahoskatze-zuzentzaileak eta e-learningean oinarritutako tutoreak; eta Edukiak alorrean, Interneteko bilatzaile eleanitz eta multimedia bat, besteak beste.

Ez da partzuergo honetako kideek alkarlanean dabilzan lehenengo aldia. BerbaTek baino lehen, ikerketa estrategikoko Hizking21 eta Anhitz izeneko hiru urteko proiektuetan be alkarregaz ibili dira 2002. urtetik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu