'Aek-k hitza ematen dizu' matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2011-09-07 11:57   Euskerea berbagai

AEKren eretxiz, Korrika 17 igarota, euskalakari berbeak ez dau galdu ez gaurkotasunik, ez indarrik, eta horren iraupena aldarrikatzen segidu behar dala uste dau, AEKren azken helburua lortu arte, hau da, herritar guztiak euskalakari izango diran Euskal Herria, Euskal Herri euskalduna.

2011-2012 ikasturterako preparautako matrikulazino kanpainea aurkeztu dau AEKren Artezkaritza Kontseiluak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan izan dira eginkizun horretan Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo, Jakes Bortairu eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia.

Korrika 17, eta zehatzago Euskalakari berbearen definizinoa gogoratuz ekin deutso aurkezpenari Mugikak, Korrikak eta AEK-k, Euskaltzaindiaren baimenagaz, berba horren definizinoa asmau ebela aitatuz: Euskerea maitatu, ikasi eta erabilten dauena. Euskerea erabilteko helburuz, euskerea maitatuz, euskerea ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituana. Horretarako pausuak emoten dituana da euskalakaria.

AEKren eretxiz, Korrika 17 igarota, euskalakari berbeak ez dau galdu ez gaurkotasunik, ez indarrik, eta horren iraupena aldarrikatzen segidu behar dala uste dau, AEKren azken helburua lortu arte, hau da, herritar guztiak euskalakari izango diran Euskal Herria, Euskal Herri euskalduna.

Esangura horretan, Korrikaren amaieran milaka eta milaka euskalakariren aurrean esandako moduan, AEK-k matrikulazino kanpainearen aurkezpen honetan adierazo dau ez dala konformetan udabarriko hamaika egunetan Euskal Herriko errepideak euskalakariz beteteagaz. Mugikaren esanetan, ez da nahikoa egun batzuetan euskalakari izatea. Egunero izan behar dogu euskalakari, eta horixe da gaurko aurkezpenean, ikasturte barriaren atarian gagozan honetan, egin nahi dogun deia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu