2011ko abenduaren 4a
hasiera > kulturea > kulturbiz > Ahotsenea abian da, egitarau bete-beteagaz
Ahotsenea abian da, egitarau bete-beteagaz  

Ahotsenea 10:30ean aurkeztu dabe

Ahotsenea sortzaileen gunearen aurkezpena izna da gaurko egitarauko lehenengo hitzordua. Edorta Jimenezek lau berbagaz aurkeztu dau Ahotsenea, euskerazko literaturea eta musikearen espazioa: ausardia, askatasuna, atsegina eta auzolana. Aurten laugarren aldiz antolatu dabe Ahotsenea.

Ahotsenean sortzaileen gunea da, eta inor ez dago soberan, nabarmendu dau Jimenezek. Izan be, egunotan makina bat musikari eta idazle izango dira euren proiktu barriak jentaurrean aurkezten. Gerediagako Aiert Goenagak auzolanaren garrantzia azpimarratu dau, orain hiru urte amestu be ez genduan egingo holango egitaraurik. Ahotsenean sortzaile eta publikoaren artean izaten dan hartu-emon estua be gogoan izan dau Goenagak.

Euskal Idazleen Alkarteko buru Ander Iturriotze be izan da Ahotsenearen aurkezpenean. Azkenengo bi urteotan hainbat lekutan izan naz, eta sarritan pasetan dan lez, kanpora joanda konturatzen zara zer daukazun etxean. Altxor handia daukagu hemen, adierazo dau.

Egunero-egunero, egitarau bete-betea izango dau Ahotseneak. Gaur, abenduak 4, ondokoak izango dira euren lanak eta egitasmoak aurkezten: Esan Ozenki, Izate, Alberdania-Ereinen Batera saila, Yolanda Arrieta, Xabier Mendiguren Elizegi, Pako Sudupe, Leire Bilbao, Fernando Morillo, Igor Arzuaga eta Luis Vil, Leihotikan, Napoka Iria, Gartxot (Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeña), Iñigo Aranbarri, Esne Beltza, Gose eta Bide Ertzean, Siroka, Ruper Ordorika eta Jare. Egitarau osoa, hemen: www.ahotsenea.net

Ahotsenea espazioa aurkeztu ostean, gaurko egitarauari ekin deutse. Halan, Imanol Ubedak eta Nereak (Eguzki Bideoak) Esan Ozenkiren bilduma eta bideoa aurkeztu ditue: Esan Ozenki 1991-2001

Nagore Ferreira Zamalloa

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4061 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea