2012ko urtarrilaren 3a
hasiera > kulturea > kulturbiz > Bizkaiko 85 ikastetxek hartuko dabe parte 'Idazleakaz' ekimenean
Bizkaiko 85 ikastetxek hartuko dabe parte 'Idazleakaz' ekimenean  

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Euskal Idazleen Alkarteak antolatutako Idazleakaz programan Bizkaiko 85 ikastetxek parte hartuko dabe, Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez. Egitasmoak atal bi ditu: Idazleakaz eta Bi-2. Ekimenaren helburua irakurteko zaletasuna sustatzea eta euskal idazle ospetsuen lanak gazteei hurreratzea da.

Alde batetik, idazleekaz saioak egingo dira: egileek euren lanak ikasleei zuzenean erakusteko aukerea eukiko dabe. Horretarako, EIEk literatur lanen zerrendea prestau dau, ikastetxe bakotxak gura dauana aukeratzeko. Bestetik, Idazleakaz programearen bigarren atalak idazle bizkaitar bi lotuko ditu, bata gaztea eta bestea zaharra. Idazle zahar batek bizkaieraz idatzitako obra bat aukeratuko dane, euskera batua ezarri aurrekoa; eta, gaur egun bere obrea batuaz argitaratzen dauen arren, bizkaierazko tradizinoa eta obra idatzia ezagutzen dituan egilea batuko dira. Idazle zaharra zein gaur egungoa eremu berekoak izango dira; modu horretan, idazle bikoteak egingo dira Bizkaiko euskalkiak gogorarazoteko.

Ikastetxe batzuetan programearen saio bat baino gehiago egingo da, zentroek eskatuta. Halan, dabetara 123 saio egingo dira: 90 solasaldi idazleekaz eta 33 saio idazle klasikoak eta gaur egungoak lotzeko. 40 idazlek hartuko dute parte ekimenean, tartean dagoz, besteak beste, Xabier Mendiguren, Katixa Agirre, Jon Arretxe, Edorta Jimenez, Yolanda Arrieta, Uxue Alberdi, Pako Aristi edo Pello Añorga eta Miren Agur Meabe.

Bizkaie!

1 | Leioako Udal Liburutegia 2012-01-04 14:01:10etan
Ba al dago zein ikastetxetan programatuta dagoen jakiterik? Edo zuzenago itauntzearren, Leioako ikastetxeren baten ere saiorik egongo da?
Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


agendea
Musikea - 2013-05-18 20:00etan
La bohème, Giacomo Pucciniren operea
Musikea - 2013-05-19 19:00retan
KALAKAN
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4059 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea