Manu Katchek abiatuko dau BBK Masters at Work zikloa

Bizkaie! 2012-02-08 10:29   Musikea

Manu Katche perkusino-jotzaileak edegiko dau BBK Masters at Work zikloa zezeilaren 14an, Bilboko BBK Salan. Eszenatokian, lagun izango ditu Tore Brunborg saxo-jotzaiolea, Laurent Vernerey baxu-jotzailea eta Jim Watson tekladu-jotzailea. Emonaldia 20:30ean hasiko da.

Manu Katche perkusino-jotzaileak edegiko dau BBK Masters at Work zikloa zezeilaren 14an, Bilboko BBK Salan. Eszenatokian, lagun izango ditu Tore Brunborg saxo-jotzaiolea, Laurent Vernerey baxu-jotzailea eta Jim Watson tekladu-jotzailea. Emonaldia 20:30ean hasiko da.

Bateria joteko estilo bereziak musika-tresna horren erabilerea aldatu dauela dinoe adituek, ohiko jazzetik hasi eta gaur egungo rockeraino. Makina bat artistek eskatu deutsiez kolaborazinoak: Peter Gabriel, Joni Mitchell, Sting, Dire Straits, Tears for Fears, The Christians, Robbie Robertson, Joan Armatrading, Paul Young, Tracy Chapman, Pino Danielle, Simple Minds, Joe Satriani eta Richard Wright.

Katchek rock grabazinoetan perkusinoaren ohiko osogarriak sartzearren da ezaguna, efektu dinamikoak eta egitura anitzak sortzen ditu, Peter Gabrielen Sledgehammer abestian agirian itxi eban lez. Afrikako perkusinoko 'thumbs-up' teknikea sarri erabilten dau bateriagaz, eta askotan, tinbalen ganean uztai kolpeak entzuten dira.

Musikari frantsesak sari ugari jaso ditu urteotan: Victorie de la Musique 1986an egindako zuzeneko onenarengaitik, estudio-musikari onenaren saria eta urteko bateria-jotzaile onenaren Moderm Drummer garaikurra, besteak beste.

Masters at Work zikloaren helburua da BBK Salea genero desbardinetan mundu osoan ospe handia dauken musikarien topaleku izatea; benetan gatxa da eta musikari honeek nazinoarteko jaialdi handietatik kanpo ikustea.

Manu Katcheren kontzertua ikusteko sarrerak daborduko salgai dagoz BBKren orotarako kutxazainetan, www.bbk.es web-orrian eta 944 310 310 telefonoan, 30 euroko prezioan. BBK txartelen jabeek %20 deskontu berezia dauke.

Zezeilaren 14ko kontzertuaren ostean, beste hamaika musikari izango dira Bilbon, tartean, Ray Gelato Sextet, Veronica Ferreiro, The Aristocrats, Pat Martino eta Larry Carlton.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu