Konsumoaren eraginaren ganeko gogoetea, Kukubiltxoren 'Oilo hilak' antzezlan barrian

Bizkaie! 2012-03-22 11:09   Kulturea

Kukubiltxo konpainiak Oilo hilak lana estreinauko dau martiaren 16an, Mungiako Olalde aretoan. Thomas Rascherrek eta Nicol Wolfek zuzendu dabe antzezlana. Astegoienean beste emonaldi bi eskainiko ditue, Bilboko Pabilioi 6 aretoan.

Testu bako obrea da Oilo hilak, berba bakoa. Maskaren jolasaren inguruan egindako ikerketearen emoitzea da antzezlana. Kukubiltxo konpainiak Nicole Wolf eta Familie Flöz taldeko Thomas Rascherren laguntzinoa izan dabe lan honetan. Marifeli Etxeandia, Ainhoa Alberdi, Maria Alonso, Iurgi Etxebarria eta Josu Camara aktoreek hartu dabe parte antzezlanean.

Konsumoak gizakiarengan daukan eragina erakusten dau Oilo hilak lanak. Oiloak egun osoan izarrik egoten dira oilotegi erraldoietan, arrautzak ipini eta ipini, eta gizakiok be gaur egun antzera gabilz, ezin lorik eginda, ansiedadearen ansiedadeagaz. Berba barik, baina umorea erabiliz, hainbat gai jorratzen ditu Kukubiltxok: giza-eskubideek askatasuna dakarren edo kate bat diran, edo besteekaz konparatzeak zoriontasuna edo zorigaitxa sortzen deuskun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu