Artedrama arte eszenikoei buruzko topaketak, hilaren 15era arte, Aulestin

Bizkaie! 2012-04-10 15:40   Kulturea

ADEL Artedrama Euskal Laborategia arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenen topagune da egunotan, Aulestin. Aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea da. Hilaren 15era bitartean, bost mintegi eta makina bat emonaldi izango dira Artedrama topaketen zazpigarren edizinoan.

Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta, Ana Elordi, Eñaut Gantxegi eta Asier Sota dira mintegietako arduradunak. Lipusek talde-lana eta aktorearen autonomia jorratuko ditu; Ziarrustanean, ikasle-aktore bakotxaren alde ilunari emongo deutsie garrantzia; Elordik jolasa eta lanaren bidez inprobisazinoaren oinarriak landuko ditu; Gantxegi Playstorala (Pastoralagaz solasean) gaia izango dau berbagai; eta, Sotak zoriari, ezjakintasunari eta memoriari zelan emon forma idatziz erakutsiko dau. Ikastaro guztiak euskeraz izango dira.

Aurtengo ADELen parte hartzen daben profesionalek eskainitako mintegiez aparte, Aulestin hainbat emonaldi eta ikuskizun izangi dira astean, besteak beste, Maitasunaren arbola (Joxe Mari Carrere), Ispilua (Aldatzen laguntzen), Tzimi (Traboules), Gabriel-gabrielle (Axt teatroa), Gloriaren kantua (Khea Ziater) eta Xentimorik gabe (Ramon AGirre eta Inazio Tolosa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu