2012ko bagilaren 18a
hasiera > barriak > sarean > Oizegin.com, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko webgune enogastronomikoa
Oizegin.com, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko webgune enogastronomikoa  

Lea-Artibai eta Urkiola Landa Garapenerako alkarteek Oiz Egin egitasmoaren webgunea aurkeztu barri dabe, www.oizegin.com. Gastronomia ardatz hartuta, baserriko produktuak, produktoreak, gastronomia eta sukaldariak ezagutzera emotea dau helburu ekimenak.

Durangaldea eta Lea-Artibai Bizkaiko eskualdeak eta bertoko produktuak sustatzeko leiho elektronikoa da www.oizegin.com. Lotura eta hartu-emonak sortzeko tresnea be izatea gura dabe. Durangaldea zein Lea-Artibai eskualdetan kalidade goreneko baserriko produktuak dituen baserritarrak daukaguz. Oiz Egin proiektuak produktoreak erabiltzaileekana eta sukaldari profesionalakana hurreratu nahi ditu, eta bertoko produktuak sustatu, azaldu dabe proiektuaren arduradunek.

On-line dendea dauka Oiz Egin-ek, holan, hainbat produktu zuzen-zuzenean erosi daitekez, eztia, sagardaoa, gaztaia, txakolina, konserbak, indabak eta abar. Ganera, webgunean agiri danez, bagilaren 12ra arte, bialketea debalde da.

Behin produktuak erosita, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko sukaldariek preparautako hainbat errezeta topauko doguz gunean; indaba zuriak barazkiakaz, intxaursaltsea, hegaluzea tomateagaz, itsaski otarra, kalabaza kremea eta abar. Dana dala, edozein erabiltzailek bialdu leikez errezetak.

Zer egin atalean, Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako leku, ibilbide, jatetxe eta ostatu interesgarriak jaso ditue. Agendan, inguruko azoka, merkatu eta gastronomiagaz zerikusia daukien hitzorduak jaso ditue. Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeek bertako herritarrei zein bisitariei eskaintzeko daukien ondarea erakutsi gura deutse Oiz Egin egitasmoak. Atariak eskualdetako turismoa garatu nahi dau -dinoe arduradunek- Durangaldea eta Lea-Artibai gitxi ezagutzen dan paradisua da eta.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


agendea
Musikea - 2013-05-18 20:00etan
La bohème, Giacomo Pucciniren operea
Musikea - 2013-05-19 19:00retan
KALAKAN
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 11 urte, 4059 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea