Euskerazko kultura-produkzinoa aztertuko dabe Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eñaut Elorrieta, Katixa Agirre eta Estitxu Fernandezek Bilbon

Bizkaie! 2012-06-25 10:56   Euskerea berbagai

Mintegi honek abiapuntu jakin bat izango dau: ganerako hizkuntza nagusiakazko hartu-emonetan euskaldunen komunidadeak zailtasun erantsiak ditu, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak zabaltzeko momentuan be.

Gaur, bagilak 25, goizeko 09:15ean, Bilboko Bizkaia Aretoan, euskerazko kultura-produkzinoa aztertuko dauen Euskeraz bizi, sentidu, adierazo: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak izeneko udako ikastaroa abiatuko da. UPV/EHUren BizBAK egitarauaren barruan dagoan mintegi honek hainbat alorretako ikuspegiak jorratuko ditu: antzerkia, zinemea, musikea, literaturea, bertsogintzea eta hedabideak. Horretarako, eremu horreek landu eta aberasten dituen egile ezagunen bizipenak batuko dira. Hain zuzen, Ander Lipus (antzerkigilea), Maialen Lujanbio (bertsolaria), Asier Altuna (zine-zuzendaria), Eñaut Elorrieta (musikagilea), Katixa Agirre (idazlea), eta Estitxu Fernandez (telebistako aurkezlea) izango dira bertan, euskeraz sortu, adierazo eta barritzeko gakoak eskainiz. Mintegi honek abiapuntu jakin bat izango dau: ganerako hizkuntza nagusiakazko hartu-emonetan euskaldunen komunidadeak zailtasun erantsiak ditu, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak zabaltzeko momentuan be. Halan da be, izan baditu jorratu beharreko aukera eta indar-guneak. Euskereak dituan berezitasun eta baliabideak ezagutu eta esparruz esparru lantzeko bideak garatzea dau helburu ikastaroak.


Egitaraua: bagilak 25, astelehena

09:15ean, Euskal aktoreak taula gainean: imajinariotik errealidadera. Hizlaria: Ander Lipus (Aktore eta antzerki-ikerlaria), Arte Drama Euskal Laborategi-ko Zuzendaria (ADEL).
10:45ean, Euskeraz sortzeko, euskerea ahaztu: euskal literaturearen erronkak eta abantailak. Hizlaria: Katixa Agirre (Idazle eta ikerlaria), UPV/EHU.
12:15ean, Produkzino sistema merkantiletatik planteamendu sortzaileetara: Gora krisia!!!. Hizlaria: Asier Altuna (Zine-zuzendaria), Txintxua Films.

16:30ean, mahai-ingurua: Euskereak zabaltzen dituan leihoak, zarratzen dituan ateak. Parte-hartzaileak: Ander Lipus, Katixa Agirre, Asier Altuna eta Eñaut Elorrieta.


Bagilak 26, martitzena

9:15ean, Eduki erakargarriak hedabideetan. Zertaz ari gara?. Hizlaria: Estitxua Fernandez (Telebistako aurkezlea), EITB.
10:45ean, Sugandilaren bideak: hizkuntza eta musikea buztartuz. Hizlaria: Eñaut Elorrieta (Musikagilea eta abeslaria), Ken Zazpi musika taldea.
12:15 Bertsolaritzatik edonora. Hizlaria: Maialen Lujanbio (Euskal Herriko bertsolari txapelduna).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu