| 2012ko garagarrilaren 2a |
Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.
|
Honetxek dira, 14 urtera artekoetan, Indautxuko El Carmen aretoan, maiatzaren 29an, oholtza ganean egongo diranak: Alaitz Urrutia, Maider Barañano, Lur Ziarrusta, Aritz Landeta, Iruri Altzerreka, Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Antxon Uriguen. Eurei eta beste guztiei be zorionak.
|
![]() |
14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 15 taldetan batuta, guztiek parte-hartzeko aukerea izan eben. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Altzelaik osotutako Leitzako taldeak irabazi eban lehen postua eta beraz, datorren bagilaren 22an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.
|
Datorren astegoienean izango da azken topaketea Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txandea izango da. Arabako eskolarteko jaia, barriz, bagilaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.
|
![]() |
Maiatzeko egitarauari jagokonean, lehen ekitaldia aste honetan bertan izango da: maiatzaren 9an, hain zuzen, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak Basarri. Hitza eta itzala berbaldi-musikatua eskainiko dabe; arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanz Enea Kultur Etxean.
|
![]() |
Azkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.
|

| irakurriena | iruzkinduena |
|
|
| Babesleak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
| Sariak: | ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |